San Juan Nepomuceno (itsasontzia)

San Juan Nepomuceno Espainiako Itsas Armadako gerraontzia izan zen, 74 kanoikoa, 1766 eta 1805 urteen artean zerbitzu egin zuena. 1803an, Cosme Damian Txurruka mutrikuar itsasgizona izendatu zuten ontziko kapitain, eta halaxe izan zen harik eta, Trafalgarko gudan, britainiarrek ontzia atzeman zuten arte; borrokaldian hil zen Txurruka. Errendatzen azken ontzietakoa izan zen. Txurrukak, hilzorian zela, errendatzea debekatu zien ofizialei, eta borrokan jarrai zezaten agindu.

San Juan Nepomuceno (itsasontzia)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRoyal Shipyard of Guarnizo (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ekoizpen-lekuaGuarnizo
Historia
Uretaratzea 1766ko urriaren 18a
KudeatzaileaEspainiako Itsas Armada eta Royal Navy
Erregistro-herrialdeaEspainia
GatazkaTrafalgarko gudua
PropulsatzaileaBela
Txurrukaren heriotza, Eugenio Álvarez Dumontek margotua (1892)

Erresuma Batuko Itsas Armadak gabarratzat erabili zuen ontzia Gibraltarren, HMS San Juan izenarekin. Txurrukaren ausardiaren oroigarri, plaka bat ezarri zuten Txurrukak ontzian erabili zuen kabinan, eta agindu zuten kabinara sartzen zenak ken zezala kapela, aurkari adoretsu hari errespetua erakustearren.

1818an desegin zuten itsasontzia.

Kanpo estekak

aldatu