San Jorge (Nikaragua)

San Jorge Nikaraguako Rivasko departamenduko udalerri bat da, 9.047 biztanle dituena eta 24.83 km²-ko hedadura duena. 1852 urtean herri estatusa eman zitzaion, eta 1931 urtean hiri maila aitortu zitzaion.

San Jorge
Nikaraguako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Nikaragua
Department of Nicaragua Rivasko departamendua
Posta kodea48100
Geografia
Koordenatuak11°27′22″N 85°48′03″W / 11.456°N 85.8007°W / 11.456; -85.8007
Map
Azalera24.83 km²
Altuera54 m
Demografia
Biztanleria8.024 (2005)
Dentsitatea323,16 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC−06:00

Demografia aldatu

9.095 biztanleen % 51,7 emakumeak dira eta beste % 48,3 gizonak. 366.3 km²-ko biztanleria dentsitatea du eta estimatzen da biztanleriaren % 81,6 hirigunean bizi dela[1].

Historia aldatu

Uste da1560-1570 urteetan Pedro de Betanzos izeneko fraide bat iritsi zela herrira eta bertan komentu bat fundatu zuela. Komentu horri Franciscano de San Jorge deitu zion, eta hortik aurrera herriak San Jorge izena ere hartu zuen.

Baina hau ez da fraideak egin zuen guztia. Herrian Cruz de España izeneko leku bat dago, zeinetan erregistratuta geratu baita Gil Gonzales Dávila konkistatzailearen eta Nicarao edo Kali herriko buruaren artean egon zen akordio bat. Akordio honetan herriak katolizismoa hartzea onartu zen eta 1000 indigenen bataioa antolatu zen.

Ekonomia aldatu

Bere jarduera ekonomiko nagusiena nekazaritza da, lurraldea laua delako, mendirik gabekoa. Zitrikoak, fruta-arbolak, artoa, musazeoak, sorgoa, barazkia eta bananak dira gehien lantzen diren laborantzak. Hiriak abeltzaintzatik ere lortzen ditu etekin ekonomiko handiak, eta hegoaldean dago ganadu ia guztia[2].

Sektore komertzialaren parte handi bat portuan dago; portu hau Ometepe Irlara joateko bidea da eta turista/bisitari asko pasatzen dira bertatik.

Erreferentziak aldatu

  1. «San Jorge (Municipality, Nicaragua) - Population Statistics, Charts, Map and Location» www.citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  2. (Gaztelaniaz) Editor 1. (2020-05-12). «Municipio de San Jorge» Mapa Nacional de Turismo (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).

Kanpo estekak aldatu

Txantiloi:Rivasko departamenduko udalerri aurkibidea