San Brendanen uhartea
San Brendanen uhartea kondairazko uhartea da, Ozeano Atlantikoko lekuren batean dagoena. Irlandar tradizioaren arabera, Brendan Nabigatzailea fraideak aurkitu zuen, Paradisua edo Atseginen Lorategia topatzeko asmoz egin zituen bidaietan.[1] Sancti Brandani, Brandan, Brandain, Barandan, Balandran, Borondon, Uharte Galdua eta Zorioneko Uharteak izenak ere eman zaizkio
Bidaia
aldatuX-XI. mendeetan idatzi eta eskuizkribu ugaritan jasoa izan den Navigatio Sancti Brandani idazlanean bildutako kondairaren arabera, VI. mendean San Brendan irlandar fraideak, Galwayko Clonfert monasterioko abadea zenak, jada leku hura bisitatua zuen Barintok hala eskatuta, beste hamalau fraideen konpainian ontzi txiki batean bidai luze bati ekin zioten. Zazpi urtez ozeanoan noraezean ibili ondoren, Brendanek uharte ugari topatu eta itsas munstro izugarriei aurre egin zien. Azkenean, Jainkoaren izenean doazenei bakarrik itzulerako bidaia burutzea ahalbideratzen duen laino itxiz beteriko ezkutuko itsaso bat zeharkatu ostean, paradisu lurtiarra topatu zuten.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Navigatio sancti Brandani, Guy Vincent-en idazlanaren itzulpena (frantsesez).
- ↑ Ramírez Alvarado, María del Mar, Mitos e información: geografía fantástica y primeras apreciaciones del continente americano, en «Latina», Universidad de La Laguna.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Brendanen uhartea |