Samopal vzor 23

Samopal vzor 23 subfusila, Txekoslovakian 1948an hasiriko arma familia bateko lehengoa izan zen. Kulata finkoa eta tolesgarria zuten modeloak egin ziren 9 mm Parabellum (Sa 23 eta Sa 25 modeloak, hurrenez hurren) eta 7,62 Tokarev kalibreetan (Sa 24 eta Sa 26 modeloak).

Samopal vzor 23
Samopal Vz 25.JPG
Mota Subfusil
Jatorrizko herrialdea  Txekoslovakia
Zerbitzua
Produkzioa
Fabrikatzailea Česká zbrojovka Uherský Brod (en) Itzuli
Zehaztasunak
Munizioa 7.62×25mm Tokarev (en) Itzuli

EzaugarriakAldatu

Samopal 23 familiako subfusilak izan ziren kargagailua pistoletean eta ixtailu teleskopikoa erabiltzen zutelarik produkzioan sartu ziren lehen armak. Ixtailu teleskopikori esker armaren luzera asko txikitu daiteke, ixtailuaren pisua kanoiaren inguruan jartzen delarik. Blowback bidez funtzionatzen zuten eta su automatiko ala erdi automatikoa egiteko aukera katuaren bitartez egiten zen, ezartzen zitzaion presioaren arabera.

Samopal 23 familiako subfusilek Uzi subfusilaren diseinua inspiratu zuten.

BertsioakAldatu

  • Samopal 23 modeloa izan zen lehen bertsioa, zurezko kulata zurruna zuen eta 9 mm Parabellum kartutxoak erabiltzen zituen. Pistolete bertikala zerabilen eta 24 edo 40 kartutxoko kargagailuak zerabiltzan.
  • Samopal 25 modeloa izan zen hurrengo bertsioa, eta hau izan da ezagunena. Kulata zurruna erabili beharrean alde batera tolesten zen kulata metalikoa zerabilen. Beste ezaugarriak Samopal 23 bertsioaren berdinak dira.
  • Samopal 24 bertsioak 7,62 Tokarev kalibreko kartutxoak darabiltzan kulata zurrunezko bertsioa da. Karagailua eta pistoletea aurreraka inklinatuta daude kartutxo erraz sar dadin errekamaran, hau delarik Samopal 23 bertsiotik desberdintzen duen gauza nagusia. 32 kartutxoko kargagailuak darabiltza.
  • Samopal 26 bertsioa kulata tolesgarria duen 7,62 Tokarev kalibreko bertsioa da.

Ezaugarri teknikoakAldatu

Samopal Sa 23 Sa 25 Sa 24 Sa 26
Kalibrea [mm] 9 7,62
Kartutxoa 9x19mm Parabellum 7,62 Tokarev
Balaren irteera abiadura [m/s] 380 550
Su abiada [tiro minutuko] 600 650
Kargagailuaren tamaina 24/40 32
Luzera [mm] 686 445/686 686 445/686
Pisua [kg] 3,27 3,50 3,30 3,10
Kanoiaren luzera [mm] 284
Konoiko estria kopurua 6 4
Tiramena [m] 200 300

Kanpo estekakAldatu