Sam Maguire Kopa (irlanderaz Corn Sam Mhic Uidhir eta ingelesez Sam Maguire Cup, herri hizkeraz Sam edota The Sam) Irlada Osoko Futbol Gaeliko Senior Txapelketaren finaleko irabazleari ematen zaion saria da, hortaz futbol gaeliko jokalari eta zaletuen artean garaikur garrantzitsu eta estimatuena da.

Sam Maguire Kopa erakusgai.

Txapelketa hau udaro kanporaketaren sistemarez bidez jokatzen da eta Elkarte Atletiko Gaelikoak (GAA) antolatzen du. Finala Croke Park estadio mitikoan irailaren hirugarren edo laugarren igandean jokatzen da.

1928an Sam Maguire jokalari eta irlandar errepublikarraren omenezko izena darama, hain zuzen ere, London GAA taldean eragin handia izan zuen pertsona. Bestalde, garaikurra bereganatu zuen lehenbiziko taldea urte hartako finalean Cavan GAA taldea garaitu zuen Kildare GAA taldea izan zen. Aldiz, kopa kopuru gehien irabazi dituen taldea Kerry GAA da (denera 30), bigarrena Dublin GAA (10), laugarrena Galway GAA (9), laugarrena Meath GAA (7) eta bosgarrena Cork GAA (5).

Kanpo estekak aldatu