Sakelako kuboa
Sakelako kuboa Rubik-en kubo baten 2×2×2-eko baliokidea da. Kuboa 8 erpinetako kubotxoz osatuta dago, beste inolako atal barik.
Permutazioak
aldatu8 erpinetako kubotxoen edozein permutazio da gertagarri (8! antolaketa), eta 8 kubotxoetatik 7 edozein modutan biratuta agertu ahal dira, baina zortzigarren kubotxoaren orientazioa beste zazpienaren menpe dago, kubotxoen orientazioei dagozkien antolaketak 37 izanik. Kuboaren orientazioa espazioan ezberdina izateagatik bere barneko antolaketa ez da ezberdina kasu guztietan eta, beraz, kuboaren barneko egoera edo antolaketen kopurua 24 bider txikiagoa da. Horren ondorioz, antolaketa gertagarri ezberdin guztien kopurua honakoa da:
Kopuru hori honela faktorizatu ahal da: 3674160 = .
Kuboa berrantolatzeko ez dira egin behar 11 bira erdi edo 14 bira laurden baino gehiago. Edozein antolaketatik abiatuta berrantolaketa sekuentziarik onena (biraketa kopuru txikiena behar duena) konputagailu bat eta Brute-force search motako algoritmo bat erabiliz aurki daiteke.
n bira erdi eskatzen dituzten antolaketa edo egoeren kopurua f zutabean agertzen da hurrengo taulan, eta n bira laurden eskatzen dituztenena q zutabean.
n | f | q |
---|---|---|
0 | 1 | 1 |
1 | 9 | 6 |
2 | 54 | 27 |
3 | 321 | 120 |
4 | 1847 | 534 |
5 | 9992 | 2256 |
6 | 50136 | 8969 |
7 | 227536 | 33058 |
8 | 870072 | 114149 |
9 | 1887748 | 360508 |
10 | 623800 | 930588 |
11 | 2644 | 1350852 |
12 | 782536 | |
13 | 90280 | |
14 | 276 |
Berrantolatzeko metodoak
aldatuSakelako kuboa era egokian berrantolatzeko metodo bat, bera Rubik-en kubo sinplifikatu bat legez erabiltzean oinarritzen da; ertzetako atalak galdu dituen kubo bat legez, alegia. Beraz, Rubik-en kubo arrunta berrantolatzeko erabiltzen den edozein metodo erabil daiteke sakelako kuboa berrantolatzeko ere, ertzetako atalen kokapenak eta orientazioak egokitzeko egin behar diren urratsak kontuan hartu barik.
Errekorrak
aldatuMaciej Czapiewski-k dauka munduko errekorra lehiaketa ofizial batean sakelako kubo arinak berrantolatzen, Grudziądz Open 2016 lehiaketan lortua, 0.49 segundoko denborarekin. Bestalde, 5 kubo berrantolatzean batez besteko denbora laburrena erabiltzearen errekorra Martin Vædele Egdalek dauka, Kjeller Open 2018n lortua, 1.21 segundoko denborarekin.[1]
Begira artikulu hauek ere
aldatu- Rubik-en kuboa (3×3×3)
- Rubik-en mendekua (4×4×4)
- Irakaslearen kuboa (5×5×5)
Kanpo estekak
aldatu- Pocket Cube Solver – arakatzailetan oinarritutako CGI berrantolatzailea.
- http://www.ganpuzzle.com/vcube222.htm Berrantolatu kuboa 2 trikimailu errez ikasiz, era interaktiboan eta urratsez urratseko animazioa eta mugimendu bakoitzaren deskripzio zehatzekin.
- Previous cubes – Nichols-en 2×2 kuboak imanak erabiltzen zituen atalak batuta mantentzeko.
- Pretty Patterns - Sakelako kuboarentzako berrantolaketa polit batzuen bilduma.