Sakabi eta Egañazpi gipuzkoar trikitilari bikote ospetsu bat izan zen. Bikote hau Faustino Azpiazu "Sakabi" lasturtar trikitilariak eta Joxe Mari Urbieta "Egañazpi" panderojoleak behinola Santa Engraziara joan ziren batean osatu zuten.

Egañazpik Iñigo Aranbarri idazleari aipatuaren arabera: "Bikote bezala ibiltzen Sakabi eta biok hasi ginen aurrena. Lehenago soinujolea panderoa soinutik zintzilik zuela joaten zen festara, eta norbait aldamenean jartzen bazen, ondo. Baina Sakabik esaten zuen trikitirik ez zela panderorik gabe, eta hala hasi ginen". Santa Engrazin trikitilariak eta panderojoleak bat egin eta egun hartatik "esklusibitate kontratu" antzeko bat izan zuten.

1970an, Trinitate plazan jokatu zen Euskal Herriko trikitixa txapelketan, bikote hoberenaren saria eskuratu zuten.

1975ean "Trikitilariak" diskoa grabatu zuten Iñaki Beobidek grabatuta.

Diskografia aldatu

  • Trikitilariak (1975)

Abestiak aldatu

Trikitilariak (1975):

  1. Urruti nere menditik
  2. Azpeitiko fandangoa
  3. Tristerik nago
  4. Basatxoritxu
  5. Mendizaleak
  6. Arin ariña
  7. Biribilketa
  8. Durangon bazkalduta
  9. Amatxo laztana
  10. Neskatxa gaztea
  11. Udaberrian
  12. Txertubi

Kanpo estekak aldatu