Saganaga (aintzira)

Kanada eta AEB arteko aintzira

Saganaga aintzira (ingelesez: Saganaga Lake) Kanada eta Estatu Batuen arteko mugan kokaturik dagoen aintzira bat da. Izena ojibwa hizkuntatik dator eta euskaraz "uharte asko dituen aintzira" esan nahi du[1].

Saganaga (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera434 m
MotaGlaziar aintzira
Azalera56 km²
Geografia
Map
Koordenatuak48°14′39″N 90°54′43″W / 48.2442°N 90.9119°W / 48.2442; -90.9119
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ontario

Geografia

aldatu

Kanadako Ontario probintziaren eta AEBtako Minnesota estatuaren arteko mugan dauden aintziren artean sakonena da, 85 metrotako sakonera du. 5.500 hektarea pasatxoko azalera dauka. Mendialdean kokaturik dago, 1.430 metrotako altueran.

Hainbat ibaiek eramaten dute aintzirara, Granite eta Seagull ibaiak dira nagusienak. Silver urjauzietatik hustutzen da aintzira.

Uharte ugari daude Saganaga aintziran; Campers, Connors, Horseshoe, Munker...[2]

Arrantza

aldatu

Arrantzarako leku aproposa da, arrain ugari aurkitzen baitira bertan: lutxo arrunta, walleyea, aintzirako amuarraina, perka ahotxikia... Minnesotako Baliabide Naturalen Mintegiak ohartarazi du hainbat arrain toxikoak izan daitezkela merkurioaren kutsadura dela eta.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Upham, Warren. (1920). Minnesota Geographic Names: Their Origin and Historic Significance. Minnesota Historical Society (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  2. (Ingelesez) «Saganaga Lake Campsites | BWCA Campsite Reviews | Clearwater Lodge» Clearwater Historic Lodge & Outfitters (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).

Kanpo estekak

aldatu