Süd-Tiroler Freiheit
Süd-Tiroler Freiheit (euskaraz: «Hego Tiroleko Askatasuna») Hego Tirolgo alderdi politiko abertzalea da, Italiaren menpeko Hego Tirola Austriako Tirolarekin batu nahi duena. 2007an sortua, ez du onartzen XX. mendearen hasieran gauzatu zen Tirolaren banaketa artifiziala (Iparraldea Austrian geratu zen, eta Hegoaldea Italiaren menpe). Era berean, gehiengo alemaniar hiztunen hizkuntza-eskubideak defendatzen ditu eta elebakartasuna aldarrikatzen du eskualde horrentzat.
Süd-Tiroler Freiheit | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen laburra | STF |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Italia |
Ideologia | German minority politics (en) ![]() |
Kokapen politikoa | zentro-eskuin |
Jarduera | |
Kidetza | Europako Aliantza Askea |
Kide kopurua | 3.659 (2014ko maiatza) |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Sven Knoll (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2007ko maiatza |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ospetsua izan zen 2007ko udan antolatu zuen kanpaina, "Hego Tirola ez da Italia" eslogan kartel ugaritan jarriz gune turistiko nagusietan.
2013ko hauteskunde lokaletan laugarren indar bozkatuena izan zen (botoen %7,2), Südtiroler Volkspartei indartsuaren, Die Freiheitlichen eskuin muturrekoaren eta Berdeen atzean.
Eva Klotz politikari abertzale tiroldarrak taldea zuzendu zuen bere hasierako urteetan.
Europako Parlamentuan Süd-Tiroler Freiheit Europako Aliantza Askea taldean dago, estaturik gabeko nazioen beste alderdi abertzaleekin batera.