Rupert printzearen tantak

Rupert printzearen tantak, baita Ruperten esferak, herbeherear tantak edo bataviar tantak izenez ere ezagunak, beira gori-bero urtu tantak ur hotzetara botatzean sortzen dira. Beira tanta edo zapaburu itxuraz hozten da, isats luze eta estu bat duela. Urak beira urtuaren kanpoaldea azkar hoztuarazi eta bitartean barnealdeko beira askoz beroagoa dago. Kontrazio honek kanpoaldean konpresio indar handiak sorrarazten ditu, barnealdeak trakzioa jasaten duen bitartean. Tenplatutako beira mota bat dela esan ohi da.

Ruperten tantak.

Barnealdean tentsio soberakina oso altua da, horrek tantari ezohiko ezaugarriak ematen dizkio, tartean muturrik zabalenean mailukada bat hautsi gabe jasateko gaitasuna, aldiz isatsa apur bat kaltetuz gero tanta osoa desegiten da.