Ruina montium antzinako Erroman erabilitako meatzaritza-teknika zen. Urak mendi-eremu zabalak eraisteko duen indarra du oinarri, eta Plinio Zaharrak deskribatu zuen (Naturalis Historia 33, 21)[1]. Sistema horren bidez, meatzariek ur-hornidura natural edo presa artifizialak zeuden lekuetatik kanal-sarea eraikitzen zuten. Kanal horietako ura, bat-batean sarrarazten zuten lurrean egindako galerietan, desegin nahi zen muinora iristean; indar hidraulikoak lur- eta arroka-sektore handiak lehertzen zituen, uraren eta galerian harrapatutako airearen presioak eraginda. Hala askatutako lurra urarekin garbitu, eta urrea eskuratzen zuten.

Las Médulas

Tradizioz, teknika hori ingeniaritza erromatarrari egotzi zitzaion; hala ere, kastro asturiar batzuen azterketetatik, non materialak Burdin Aroari bakarrik atxikitzen zaizkion (Castro de Ceruñales, Noceda del Bierzo, La Cogollina, Teberga), eta defentsak ruina montium teknikaren bidez hondeatu diren, gaur egun, asturren sistema prerromatarra eta tradizionala zela baiezta daiteke.[2]

Asko erabili zuten Las Medulasen, Espainian. Paraje hark, erromatarren garaian egindako lanen ondorioz, forma berezi eta bakarra hartu zuen.[3][4][5] Euskal Herrian, esplotazio mota honekin bat datozen hondakinak identifikatu dira Baztango Aritzakuneko parajean.

Erreferentziak

aldatu
  1. «LacusCurtius • Pliny the Elder's Natural History — Book 33» penelope.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
  2. Fanjul Peraza, A., (2013): “Updating the Ruina Montium (wrecking of mountains). An Iron Age ... Past, Newsletter of the Prehistoric Society, 74: 11-12.
  3. Las Médulas: urrearen indarra, Elhuyar 278 in Zientzia.net
  4. Gallego, Juanma (2013): Las Médulas: erromatarren frackina, Lurralde
  5. Irazustabarrena, Nagore (2015): Frackinga Erromatar Inperioan, ARGIA

Kanpo estekak

aldatu