Ru´a Zimawi

Mediku palestinarra

Ru’a Rimawi (Beit Rima, Zisjordania, 1998) mediku eta ekintzaile palestinarra da, neurozientzian, pediatrian eta buru osasunean aditua.[1]

Ru´a Zimawi
Bizitza
JaiotzaZisjordania, 1998 (25/26 urte)
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Biografia

aldatu

Ramallahn hazi eta bizi izan da. Haurtzaro zoragarria izan zuen, onena. Baina, hazi ahala, beste herrialde batzuk bisitatu ditu, beste istorio eta esperientzia batzuen berri izan du, eta haurtzaroa eta esperientziak besteenekin alderatzen hasi zen. Orduan ohartu zen haurtzaroa ez zela uste bezain zoragarria izan.

2023an Kolonialismoa eta zigorgabetasuna Palestinan konferentzia eman zuen Bilbon, Mundubat erakundeak antolatutako topaketan.[2] Ru’a-ren esanetan palestinar gehienek dute trauma osteko estresaren nahasmendua, eta oso ohikoak dira antsietateak eragindako izualdiak eta depresioa. Kontua da oso zaila dela traumari aurre egitea, pasarte traumatikoek ez baitute etenik Palestinan. Ezin dira inoiz zauri guztiak itxi.

Oso zaila da traumari aurre egitea, pasarte traumatikoek ez baitute etenik Palestinan

Mediku gisa, arazoa oso handia da. Nola hobetu euren buru osasuna, ezin bada eten trauma sortzen duen erasoa? Erronka zaila da, ia ezinezkoa. Eta oso etsigarria da hori. Mediku gisa, bene-benetan saiatzen da laguntzen, baina, aldi berean, ezin du egoera kontrolatu.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu