Rosa Cedrón

abeslari espainiarra
Rosa Cedron» orritik birbideratua)

Rosa Cedrón kantari galiziarra eta biolontxelo jolea da. Bederatzi urtez Luar na lubre taldearen ahotsa izateagatik eta Mike Oldfield bezalako musikarien diskoetan kolaboratzeagatik ezaguna da.[1]

Rosa Cedrón

Bizitza
JaiotzaMonforte de Lemos1972ko urriaren 25a (51 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
KidetzaLuar na lubre
Genero artistikoamusika zelta
herri-kanta
Musika instrumentuaahotsa
txeloa

rosacedron.persona.co
IMDB: nm2054746 Facebook: rosa.cedron Twitter: RosaCedron Instagram: rosa_cedron Spotify: 70HOaHRy01xcmfXCsKd98c Musicbrainz: 8103b9f0-45a8-4783-9134-3d3eddeb6dc5 Discogs: 1303144 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Rosa Cedrón Monforte de Lemosen (Lugo) jaio zen 1972ko urriaren 25ean, musika-tradizio handiko familia batean. Handik gutxira, A Coruñara joan zen bizitzera eta han eman zuen haurtzaroaren zatirik handiena. Zortzi urte besterik ez zituela hasi zen musikaren munduan interesatzen eta kezka horrek eraman zuen kontserbatorioan sartzera. Han musika kontuetan modu generikoan trebatzen hasi zen, 10 urterekin bere benetako bokazioa aurkitu zuen arte: biolontxeloa. Bere gertukoek diotenez orduz geroztik, Rosa eta bere biolontxeloa banaezin bihurtu ziren bera txikia izan arren. Bere baldintzarik gabeko erabakiak eta dedikazioak, bere ikasketak A Coruñako Udal Ganbera Orkestran hasi eta geroago hiri horretako Udal Bandan sartzearekin uztartu zituen ikasle bikaina bilakatu zuten.

Ibilbide profesionala aldatu

Urte askoan prestatu eta espediente bikaina lortu ondoren, Ferrolgo Kontserbatorioan irakasle lanpostua lortu zuen, ikasle askori eskolak emanez. Esperientzia horiek beren prestakuntza klasikoa garatu zuten, beren musika-espektroa ia behin betiko definitzeraino.

2018an Operación Triunfo lehiaketan, finalista gisa laugarren postuan geratu zen Sabela Ramil-en irakasle ere izan zen. Berarekin batera "Negro Caravel" abestu zuen programako Gabonetako galan.[2][3]

2019an Galiziako Kulturaren Rebulir Saria jaso zuen musika kategorian.

Galiziako Arte Ederren Errege Akademiako kide osoa da 2024ko apirilaren 27az geroztik, erakundeko Musika atalean.

Luar na lubre (1996-2005) aldatu

Rosaren ibilbide profesionalean gertaera garrantzitsua izan zen Luar na Lubre taldeak bere hamargarren urteurrenaren kontzertuan kolaboratzeko egin zion gonbidapena. A Coruñako Rosalía de Castro antzokian egindako kontzertu honetan taldean biolontxelista gisa aritzeko aukeraz hitz egin zuten baina garai hartan taldeko biolinjolea zen Javier Cedrón bere anaiak, laister eman zion talkideen proposamena berri: denek uste zuten Rosak ahots bikaina zuela eta bera izan zitekeela talderako abeslari aproposa.

Rosa proiektuan sartu zen eta kantuan aritzea erabaki zuen. Horretarako gogor prestatu zen, beharrezko teknika bereganatuz baian ezaugarri duen sentimendua alde batera utzi gabe. Bere talentua ez zen oharkabean pasatu Mike Oldfield kantariarentzat, bere ahotsaz maitemindu zen eta "Tubular Bells III" diskaren grabazioan parte hartzeko kontratatu zuen. 1998an Londresen egindako diskoaren mundu-aurkezpenean parte hartzera gonbidatu zuen. [4]

Honen ostean Rosak Oldfield bira hasi zuen Luar na Lubreko gainontzeko kideekin batera. Haiekin lan zabala garatu zuen 9 urtez: eszenatoki onenetan aritu zen, hainbat disko grabatu eta sari garrantzitsuak bildu zituen bere ibilbide musikal bikainagatik. Bien bitartean, bere ibilbide bizia osatu zuen zenbait proiektu interesgarritan parte hartuz, hala nola Luar na Lubreren ibilbideari eskainitako “Un bosque de música” filmean[5] parte hartu zuen eta B.S.O. “Blanca Madison” eta “Ilegal”, edo La Barbería del Sur-ekin egindako kolaborazioek behin betiko erakutsi zuten bere moldakortasuna fadoak zein boleroak maisuki interpretatuz

Bakarka aldatu

2005. urtean taldea utzi eta, hortik aurrera, bere bakarkako ibilbideari ekin zion, eta bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen, 2007an. 2010ean, disko bat atera zuen Cristina Patorekin, eta Cristina arduratu zen pianoaz. 2013. urtean Cantando a Galicia diskoa grabatu zuen Paco Lodeirorekin eta Sito-rekin. Proiektu horrek, gainera, kontzertu-bira bat ere badu.2016. urtean Nada que perder argitaratu zuen, bere bigarren diskoa bakarrik. 2020. urtean Nomade disko berria kaleratzea aurreikusi du. Sergio Moureren ekoizpena eta Xavier Cedrón musikarien eta Miguel Artus piano-jolearen parte-hartzea izango ditu lanak. Casa de Tolos estudioan grabatu zen.

Diskografia aldatu

Luar na lubre taldearekin aldatu

  • Plenilunio (1997)
  • Cabo do mundo (1999)
  • XV Aniversario (2001)
  • Espiral (2002)
  • Hai un paraíso (2004)

Bakarrik aldatu

  • Entre dous mares (2007)
  • Nada que perder (2016)

Lankidetzan aldatu

  • Soas muller Cristina Pato pianistarekin (2010)
  • Cantando a Galicia amb Paco Lodeiro eta Sito Sedes musikariekin(2013)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) euroweb. (2013-08-16). «Rosa Cedrón: “Mi apuesta sería la elegancia, la fuerza y una gran escenografía con mi violoncello”» eurovision-spain.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Rosa Cedrón y Sabela cantarán 'Negro Caravel' en Operación Triunfo» La Opinión de A Coruña 2018-12-18 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  3. (Galizieraz) "NEGRO CARAVEL" | SABELA | GALA 12 | OT 2018. (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  4. (Gaztelaniaz) Tejada, Ignacio Saenz de. (1991-06-05). «Los novisimos del flamenco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  5. (Gaztelaniaz) Un bosque de música (2004). (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).

Kanpo estekak aldatu