Robert A. M. Stern

arkitekto estatubatuarra

Robert Arthur Morton Stern , normalean Robert A.M. Stern bezala ezaguna (Brooklyn, New York, 1939ko maiatzaren 23a), estatubatuar arkitektoa, unibertsitate irakaslea eta idazle akademikoa da, New York-en eta New Haven-en bizi dena. Aurretik Yaleko Arkitektura Eskolako dekano lan egin zuen. Bere arkitektura estudio propioa zuzentzen du, Robert AM Stern Architects, batzuetan RAMSA deiturikoa.

Robert A. M. Stern

Bizitza
JaiotzaBrooklyn1939ko maiatzaren 23a (84 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Lynn Stern (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaYale School of Architecture (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea 1960) gradu
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
ramsa.com
IMDB: nm0827833 Edit the value on Wikidata

Stern New Urbanism eta New Classical Architecture mugimenduen ordezkaria da, hiri-testuinguruari eta tradizioen jarraitasunari arreta berezia jarriz. Lehenengo arkitektoetarikoa izan zen "postmodernitatearen" terminoa erabili zuena, baina berriki, bere lana deskribatzeko modern traditionalist ("tradizionalista modernoa") adierazpena erabili du. 2011n, Stern Driehaus sari ospetsua jaso zuen arkitektura klasiko garaikidean egindako lorpenengatik. Bere lan garrantzitsuenetako batzuk New Yorkeko 15 Central Park West eta 20 East End Avenue New Classical estiloko eraikinak eta Filadelfiako Comcast Center.