Ritu Menon (1949ko abenduaren 25) emakume indiar feminista argitaratzaile eta kazetaria da. Batez ere bere idazlanei eta argitaratze lanari esker ezaguna da. Ideologikoki ezkertiarra eta progresista da.

Ritu Menon
Bizitza
JaiotzaIndia, XX. mendea
Herrialdea India
Hezkuntza
HeziketaMiranda House (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta argitaratzailea
Jasotako sariak

Ibilbidea

aldatu

1984an, Menon Kali for Women argitaletxea sortu zuen. Hau izan zen Indiako lehen argitaletxe erabat feminista. Lan horretan Urvashi Butaliaren laguntza izan zuen. 2003an, Kali for Women itxi behar izan zuen; itxieraren arrazoiak bi izan ziren nagusiki: arazo ekonomikoak eta Menonen zein Butaliaren arteko diferentziak. Ondoren, Menonek beste argitaletxe feminista sortu zuen: Women Unlimited.[1]

Menonek, kazetari gisa, artikulu ugari argitaratu ditu. Bere lanen gai nagusietariko bat emakumeen aurkako biolentzia salatzea izan da. Bere kritiken beste helburuak emakumeen gainean erlijioek duten ikuspegia eta gizartean generoaren inguruko bazterketak.

  • Ritu Menon, Kamla Bhasin: "Recovery, Rupture, Resistance: Indian State and Abduction of Women during Partition", Economic and Political Weekly, 24. April 1993.
  • Ritu Menon, Urvashi Butalia: Making a Difference: Feminist Publishing in the South. Bellagio 1995, Bellagio Publishing Network.
  • Ritu Menon, Florence Howe: Publishing for Social Change. New Delhi eta New York 1996.
  • Ritu Menon, Kamla Bhasin, Nighat Said Khan (Hrsg.): Against All Odds. Kali for Woman, 1996.
  • Ritu Menon, Kamla Bhasin: Borders & Boundaries: Women in India's Partition. Piscataway, NJ 1998; Rutgers University Press.
  • "Reproducing the Legitimate Community: Secularity, Sexuality, and the State in Postpartition India". Appropriating Gender: Women's Activism and Politicized Religion in South Asia. Patricia Jeffrey eta Amrita Basu argitaratzaileak. Londres 1998, Routledge.
  • 2011n, Menon eta Butalia elkarrekin Padma Shri saria jaso zuten. Sari hau Indiako Gobernuak ematen duen aitorpen zibil garrantzitsua da.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu