Rita de Morais Sarmento

Portugalgo lehen emakume ingeniari zibila (1872-1931)

Rita de Morais Sarmento ( 1872ko otsailaren 111931ko martxoaren 28 ), Portugalgo ingeniari zibila, herrialde hartan, eta ziurrenik Europa osoan ere, titulu akademiko hori lortu zuen lehen emakumea izan zen.[1]

Rita de Morais Sarmento

Bizitza
JaiotzaPorto1872ko otsailaren 11
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLisboa1931ko martxoaren 28a (59 urte)
Familia
Ezkontidea(k)António dos Santos Lucas (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAcademia Polytechnica do Porto (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila eta ingeniaria

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Rita Porto hirian jaio zen, 1872ko otsailaren 11ko goizaldean Rua do Bonjardim kalean. Bi hilabete inguru zituela bataiatu zuten Santo Ildefonso parrokia-elizan. Familia, jatorriz Aveirokoa, Portugalgo Gerra Zibilean zapaldua izan zen beren printzipio liberalengatik.[2]

Gurasoak Anselmo Evaristo de Morais Sarmento, Aveiroko kazetari eta arte grafikoetako enpresaria, eta Rita de Cássia de Oliveira, Portokoa, izan zituen,[3] eta bost senidetatik gazteena izan zen.

Ritak Porton eman zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Neba batez gain, hiru ahizpa izan zituen, denak zaharragoak: Laurinda, Aurelia eta Guillermina. Ama bost seme-alaben heziketaz arduratzen zen bitartean, Aita enpresari-lanetan aritzen zen "Imprensa Portuguesa" Tipografian eta kazetari gisa ere jarduten zuen, "Gazeta Literária do Porto" eta "A Actualidade" aldizkako argitalpenak zuzenduz, eta baita, geroago, "A Ideia Nova – diário democrático" egunkaria ere.[2]

Ritaren heziketa moral eta etikoan eragin handia izan zuen aitaren espiritu liberalak. Eragin horrek hezkuntzak sustapen pertsonalerako eta sozialerako faktore gisa duen garrantzia balioesteko ere lagunduko zion.[2]

Familian bertan ezagutu zituen ideal liberalez gain, Ritak aitarekin harremanetan zeuden hainbat pertsonaren eragina ere jaso zuen. Horien artean daude Oliveira Martins historialari eta politikaria, Ramalho Ortigão idazlea, Camilo Castelo Branco nobelagile erromantikoa, Antero de Quental poeta eta Teofilo Braga politikari eta idazlea. Morais Sarmento Etxea gune pribilegiatua izan zen ideal eta ideia liberalak ezagutu eta partekatzeko.[2]

Familia giro hori, ziur aski, lagungarria izango zen etxeko bost seme-alabek, XIX. mendeko azken urteetan, Batxilergoko ikasketak burutu zitzaten Portoko ikastetxe pribatuetan.[2]

Ingeniaritza ikasketak aldatu

 
Portoko Akademia Politeknikoa, gaur egun Unibertsitateko Errektoretza.

Amaitu ondoren, Rita, 15 urte zituela, Portoko Akademia Politeknikoan matrikulatu zen.[4]

Bere ahizpek, Laurinda [5], Aurélia [6] eta Guilherminak, [7] Portoko Eskola Mediko-Kirurgiarako prestatze-ikastaroetan parte hartu zuten. Kurtso hori amaituta, Portugalen Medikuntzan lizentziatu ziren lehen emakumeen artean egon ziren.

Ritak, bere aldetik, Herri Lanetako Ingeniaritza Zibileko ikasketetan jarraitu zuen eta haien curriculum-plana 1894an arrakastaz amaitu zuen, irakasgai batzuetan lortutako emaitzengatik hainbat sari lortu zituelarik. Bi urte geroago, zegokion "Carta de Capacidade" (Gaitasun Agiria) dokumentua, profesionalki jartuteko beharrezkoa agiria, ematea eskatu zuen eta baita 1896ko uztailaren 30ean jaso ere, eta horri esker, bere esparruan aitzindari izateagatik Portugalgo hainbat egunkaritan albiste izan zen.[8] Europako eta Ameriketako beste herrialde batzuetan, beste emakume batzuek titulu berberak lortu zituzten garai hartan: Agnes Klingberg eta Betzy Meyer (Danimarka - 1897), Alice Perry (Irlanda - 1906) eta Elisa Leonida Zamfirescu (Alemania - 1912), beste batzuen artean.

Ibilbide profesionala aldatu

Rita de Morais Sarmentok ez zuen inoiz ingeniari zibil gisa jardun, neurri batean bere osasun hauskorragatik, baina, segur aski, baita Portugalgo gizartearen kontserbadurismo eta aurreiritziagatik ere.

Bizitza pertsonala aldatu

1898ko irailaren 25ean António dos Santos Lucasekin ezkondu zen Portoko Cedofeitako elizan. Antonio Lisboako Zientzien Fakultateko irakasle izan zen eta geroago bertako zuzendaria, eta tarte labur batean Finantza ministroa. Ezkondu ondoren, senar-emazteek Lisboako hirian hartu zuten bizilekua eta bertan zenbait seme-alaba izan zituzten.[2]

Rita 1931ko martxoaren 28an hil zen, 59 urte zituela. Lisboako Cemitério dos Prazeres hilerrian dago lurperatu zuten, eta hiletan Instrukzio publikoko Ministerioaren eta Lisboako Unibertsitatearen ordezkariak izan ziren.[2]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, portugesezko wikipediako «Rita de Morais Sarmento» artikulutik itzulia izan da, 2019-08-07 data duen 55932260 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2019-08-07 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «History of women in engineering» Wikipedia 2 de abril de 2019.
  2. a b c d e f g (Portugesez) «U.Porto - Estudantes da Academia Politécnica do Porto - Rita de Moraes Sarmento» sigarra.up.pt (U.Porto - Universidade Digital / Gestão de Informação, 2011) (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  3. (Portugesez) «Recordamos hoje, Rita de Moraes Sarmento, foi a primeira mulher Engenheira em Portugal, embora nunca tenha exercido a profissão.» Ruas com história 2018-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  4. (Portugesez) «U.Porto - Antecedentes da Universidade do Porto» sigarra.up.pt (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  5. (Portugesez) Laurinda de Moraes Sarmento. Universidade do Porto - Universidade Digital / Gestão de Informação, 2011.
  6. (Portugesez) Aurélia de Moraes Sarmento. Universidade do Porto - Universidade Digital / Gestão de Informação, 2011.
  7. (Portugesez) Guilherminade Moraes Sarmento. Universidade do Porto - Universidade Digital / Gestão de Informação, 2011.
  8. (Ingelesez) Baker, Nina C.. (2019). «26: Rita de morais sarmento» Magnificent Women (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).


Kanpo estekak aldatu