Rhymers' Club Londresen oinarritutako gizonezko poeta talde bat izan zen, 1890ean W. B. Yeats eta Ernest Rhys-ek sortua. Hasieran elkarrekin jateko klub bat baino askoz gehiago ez zen. 1892 eta 1894 urteetan, poesia antologia batzuk sortu zituen. Fleet Street-eko 'Ye Olde Cheshire Cheese' Londreseko pubean eta Café Royal-eko 'Domino aretoan' elkartzen ziren.[1]

‘Ye Olde Cheshire Cheese’ pub Londresen.
"Ye olde Cheshire Cheese" puben irudi zaharra.

Partaideak aldatu

Parte hartu zutenen artean idazle eta intelektuak hauek zeuden: Ernest Dowson, Lionel Johnson, Francis Thompson, Richard Le Gallienne, John Gray, John Davidson, Edwin J. Ellis, Victor Plarr, Selwyn Image, Lord Alfred Douglas, Arthur Cecil Hillier, John Todhunter, G.A. Greene, Arthur Symons, Ernest Radford, eta Thomas William Rolleston. Oscar Wilde etxe partikularretan egin ziren bilera batzuetara joan zen. Taldeak bat egiten zuen Yeats-ek azaldutako "belaunaldi tragikoaren" atzera begirako ideiarekin, porrotera eta kasu askotan heriotza goiztiarrera zuzendua.

Argitalpenak aldatu

Elkarteak bi poesia liburu plazaratu zituen:[2]

  • The Book of the Rhymers 'Club, Elkin Mathews-ek argitaratuta, 1892an.
  • The Second Book of the Rhymers' Club, 1894an plazaratuta, Elkin Mathews-ek eta John Lane-k argitaratuta.

Bi edizio horiek 450 eta 650 liburu hurrenez hurren izan zuten. Hauek ziren egile sinatzaileak: T.W. Rolleston, John Todhunter, W.B. Yeats, Richard Le Gallienne, Lionel Johnson, Arthur Cecil Hillier, Ernest Dowson, Victor Plarr, Ernest Radford, Arthur Symons, G.A. Greene, Edwin J. Ellis eta Ernest Rhys.

Taldearen garapena aldatu

Nahiko talde informala zen zeren eta batzutan jatetxeetan bestean etxe partikularretan, partaideak askotan aldatzen ziren. Gainera, kasu askotan, biltzen zirenak gero ez zuten liburuetan parte hartu. Arthur Ransomek 1907an Bohemia in London liburua plazaratu zuen eta taldearen berri eman zuen; ordurako oso ezaguna zen. Taldekide guztiak gizonak izan zirne.[3]

Bibliografia aldatu

  • Norman Alford (1994): The Rhymers' Club: Poets of the Tragic Generation, Palgrave Macmillan.
  • Murray Pittock (1986): Decadence and the English tradition, Oxford Research Archive.

Erreferentziak aldatu

  1. Bernard Muddiman (1921) The Men of the Nineties, G.P. Putnam's Sons, New York
  2. The Oxford Companion to English Literature (2010)
  3. Jad Adams, ‘Rhymers' Club (act. 1890–1895)’, Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press.

Kanpo estekak aldatu