Reynier Reael kapitainaren konpainia
Reynier Reael kapitainaren eta C. M. Blaeuw ondoko lotinantaren konpainia, baita ere Reynier Reael kapitainaren konpainia edo Herritar konpainia gisa ezaguna, (nederlanderaz: Korporaalschap van kapitein Reinier Reael) Frans Halsek 1633-1637 artean margotutako margolana da. Erabili zuen teknika olioa oihal gainean izan zen. Luze-zabal handikoa da, 209x429 zm-koa. Gaur egun Amsterdamgo Rijksmuseumen ikus daiteke. Halsek margotu zuen lanen artean ezagunena da.[1]
Reynier Reael kapitainaren konpainia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Frans Hals eta Pieter Codde (en) |
Sorrera-urtea | 1637 |
Izenburua | Schutters van wijk XI onder leiding van kapitein Reynier Reael, bekend als ‘De magere compagnie’, Militia Company of District XI under the Command of Captain Reynier Reael, Known as ‘The Meagre Company’, The Meagre Company eta De magere compagnie |
Jatorrizko herrialdea | Herbehereak |
Ekoizpen lekua | Amsterdam |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Margo-oihala eta olio-pintura |
Dimentsioak | 209 () × 429 () cm |
Genero artistikoa | schutterstuk (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 45(+26) eta 45B(+26):61B2(...)13 |
Kokapena | |
Lekua | Q124709180 Rijksmuseum |
Bilduma | Rijksmuseum |
Inbentarioa | SK-C-374 eta SA 7321 |
Margolanaren ezaugarriak
aldatuTaldeko margolana da. Bertan soldadu multzo bat ikusten dugu, bi izan ezik guztiak zutik. Handi-txikia ia naturala da. Lana enkargu bat izan zen; Halsek ezin izan zuen bukatu eta hori Pietter Codde artistaren eskuetan gelditu zen.
Eszena oso dinamikoa da, batez ere, hainbat pertsonaiaren askotariko jarrerei esker: batzuk aurrera begira daude, beste batzuk irudi-bilduan. Lantzen lerro sigi-sagatsuek dinamismo hori ere indartzen dute.
Orokorrean, jantzien koloreen ondorioz, beltz asko dago margolanean. Halsek efektu hori mugatzeko zilarrezko eta urrezko islak sartu zituen lanean.
Zehaztasunak
aldatu-
Ezkerreko aldea, Halsen irudia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Carrassat, P.F.R., Maestros de la pintura, Spes, 2005. ISBN 84-8332-597-7
Kanpo-estekak
aldatu- (Frantsesez):Rijksmuseumen webguneko fitxa.