Resistência (txakurra)

Resistência Lula da Silva[1] txakur mestizo emea da, Lula da Silva Brasilgo presidentearen eta Rosângela Lula da Silva lehen damaren maskota[2][3]. Brasilgo presidentearen inaugurazio ekitaldian Planaltoko jauregiko sarrerako arrapalara igo den lehen animalia da. 2022ko martxoaren 14an, Animalien Eskubideen Egun Nazionalean, Animalien Adopziorako Txakur Enbaxadore izendatu zuten[4].

Resistência (txakurra)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakResistência
Jaiotza2010(e)ko hamarkada (4/14 urte)
Jarduerak

Resistência txakurraren istorioa Curitibako Lula Livre kanpamenduan hasi zen, Lula espetxean zegoen garaian. Kanpalekuko denda artean ibiltzen zen, geroago bi metal-langile zaintzen hasi ziren, eta manifestarien artean bizi zen denbora batez[1]. Txakurra gaixotu zenean, Rosângelak adoptatu zuen. Lulak ez zuen Resistência ezagutu aske utzi zuten arte[5]. Txakurrak Langileen Alderdiaren barruan animalien eskubideen sektorea sortzea bultzatu zuen[6].

2023ko urtarrilaren 1ean, Resistência Planaltoko jauregiko sarrerako arrapalara igo zen Lula presidentearen inaugurazio ekitaldian, gizarte zibileko ordezkariekin batera, Jair Bolsonarok ez baitzion Lulari banda pasa, ohi den bezala[7].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Portugesez) Tavares, Joelmir. «Conheça a cadela Resistência, que subiu a rampa do Planalto com Lula e Janja» Folha de S.Paulo 2023-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  2. (Gaztelaniaz) «La perrita callejera que ahora vivirá en el Palacio de Gobierno de Brasil» Última Hora 2022-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  3. (Portugesez) Patriarca, Paola. «Saiba quem é Resistência, primeira cachorra que pode subir a rampa do Planalto com o presidente do Brasil» G1 2022-12-27 (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  4. (Portugesez) Gouveia, Aline. «Janja leva cadela Resistência ao Parque da Cidade: "Treino para a posse"» Correio Braziliense 2022-12-28 (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  5. (Portugesez) Braz, Marcos. «Resistência: conheça a cadelinha que subiu a rampa com Janja e Lula» Correio Braziliense 2023-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  6. (Portugesez) «Resistência: cadela que adoeceu com Lula na prisão foi acolhida por Janja» Nossa UOL 2022-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  7. (Portugesez) «Saiba quem são as pessoas que subiram a rampa do Planalto com Lula» NSC Total 2023-01-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-01-04) (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).

Kanpo estekak

aldatu