Redskin
Skinhead azpikulturaren testuinguru politiko eta sozialean, redskin (euskaraz: «larrugorri») ezkerreko skinhead bat da, anarkista, anarko-sindikalista edo anarko-komunista izanda. Ideia antikapitalistak defendatzen dituzte eta bere ideologia langile-klasearen interesen defentsan eta antifaxismoan oinarritzen da.[1] Redskinsen barruko azpitalderik garrantzitsuena RASHak dira, anarkisten eta komunisten arteko batasuna ezaugarri duen azpitalde bat.
Redskinsek, batzuetan, tirante eta lokarri gorriak janzten dituzte euren joera ezkertiarra frogatzeko (nahiz eta eskualde jakin batzuetan, honek, ideia faxistak erakusten dituen arren). Redskins batzuek ile motza dute atzean eta buruaren alboetan, goian ile gehiago utziz, jatorrizko kaskamotzaren kontra. Estilo hau The Redskins taldeko kideek erabili zuten, batez ere 1980ko hamarkadaren amaieran. Redskins frantziarren artean ere ohiko izan zen bere bonber jakak alderantziz erabiltzeko ohitura, jaken estaldura laranja erakuts zedin.[2] Ezkerreko ikurrak- zirkulu antifaxista geziak beherantz dituela, bandera anarkista (anarkisten artean), Sobietar Batasuneko bandera (komunisten artean) edo Laugarren Internazionaleko ikurrak (trotskisten artean)- ohikoak dira bere militantzia politikoa frogatzeko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) Morvan, Yan. (2013-6-14). [lien=http://tempsreel.nouvelobs.com/galeries-photos/photo/20130614.OBS3386/grand-ecran-skins-contre-antifas-aux-origines-de-la-guerre.html «Skins contre "antifas" : aux origines de la guerre»] L'Obs.
- ↑ Bray, Mark. (2017). Antifa: the Antifascist Handbook. Brooklyn, NY: Melville House Publishing, 50–51 or. ISBN 978-1-61219-703-6..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |