Red Shoes and the Seven Dwarfs
Red Shoes and the Seven Dwarfs (euskaratuta: Zapatagorri eta zazpi ipotxak) Locus Corporation ekoiztetxeak Hego Korean ingelesez egindako ordenagailu-animazioko fantasiazko filma da, 2019. urtekoa. Oso libreki, bi ipuinen nahasketa bat da, Grimm anaien Edurnezuri ipuina batetik, eta Hans Christian Andersenen Zapatagorri bestetik[1].
Red Shoes and the Seven Dwarfs | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | 레드슈즈 |
Jatorrizko hizkuntza | koreera |
Jatorrizko herrialdea | Hego Korea |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | marrazki biziduneko filma eta abenturazko filma |
Iraupena | 92 minutu |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hego Korea |
Ahots-aktore nagusiak dira Chloë Grace Moretz, Sam Claflin, Gina Gershon, Patrick Warburton eta Jim Rash.
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Maitagarri-Ipuinen Uhartea deritzon lurralde batean, zazpi printze daude, Zazpi Bldurgabeak: Merlin, Artur, Jack, Hans, Jack, Hans, eta Pino, Noki eta Kio hirukiak. Herensuge batek harrapatu duen maitagarri printzesa bat salbatuko du talde honek, baina neskak aurpegi berdea duela ikusi ondoren, sorgina dela iritzi eta eraso egin diote[2]. Maitagarriak, kontraerasoan, ikasgaia eman nahi die printzeei eta ipotx berde bihurtzen ditu, harik eta "munduko emakume ederrenaren" musu batekin askatuko diren madarikaziotik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Red Shoes and the Seven Dwarfs (2019)» Rise of the Brave Tangled Dragons Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
- ↑ via Open Data Euskadi, cc-by-sa. «Red Shoes and the Seven Dwarfs» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-27).