Real Club Marítimo El Abra-Real Sporting Club
Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club Getxoko klub nautikoa da, El Abra-Getxo kirol-portua kudeatzen duena.
Real Club Marítimo El Abra-Real Sporting Club | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | RCMA-RSC | |
Mota | kirol kluba | |
Jarduera sektorea | sporting activities (en) | |
Herrialdea | Espainia | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1898 | |
webgune ofiziala |
Historia
aldatuEgungo kluba Real Sporting Club (1898) eta Real Club Marítimo del Abra (1902) klubek 1972an egindako batasunaren emaitza da.
1898an sortutako Real Sporting Clubek batea batean zuen egoitza, Astilleros del Nerviónen eraikia, 25 metroko luzera, 10 metroko zabalera eta metro bateko sakonera, gutxi gorabehera. 1909an beste 9 metroko luzera gehitu zitzaion. Batea udan Portugaleten eta neguan Axpen (Erandio) zegoen. 1980ko neguan, egoitza historiko hori hondoratu egin zen. 1901ean klubak "Errege" titulua lortu zuen, eta 1905ean lehen Errege Kopa antolatu zuen Alfontso XIII.aren omenez, 1982tik Real Club Náutico de Palmak antolatzen duen txapelketa. Sportingen Espainiako lehen Estropada-araudiak egin ziren, eta Kantauriko Kluben Federazioa sortu zen, egungo Espainiako Bela Federazioaren ernamuina. 1939 eta 1952 artean Estropaden Erret Kluba izena hartu zuen. 1957an, Real Sportingeko Juan Manuel Alonso-Allende estropadalariak Snipe klaseko munduko txapelketa irabazi zuen lehen aldiz Espainiarentzat, Gabriel Laiseka tripulatzailea izanda eta "Guadalimar" ontzian. 1959an Dragon klaseko lehen Espainiako txapelketa antolatu zuen.
Abrako Itsas Kluba 1902an sortu zen, eta 1910ean Sportingekin batera estropada bat ospatu zuen, lankidetza hori 1921ean sinatuz Abrako Koparen sorrerarekin.
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Gaztelaniaz)