Ranma ½ (らんま½ Ranma Nibun-no-Ichi, Ranma erdia ahoskatuta) manga sorta baten izena da. Rumiko Takahashi mangaka da gidoilari eta marrazkilaria. Weekly Shônen Sunday aldizkarian argitaratu zen 1987ko irailetik 1996ko martxoa bitartean. Shogakukan argitaletxean 38 tankōbon liburukitan bildu zituan istorio guztiak.

Ranma ½-ren logoa

Ranma Saotome txikitatik arte martzieletan trebatua den 16 urtetako mutikoa da. Entrenamenduetan izandako ezbehar baten ondorioz madarikazio baten menpe bizi da: neska bilakatzen da ur hotza ukitzean (euria, putzua, …) eta berriz mutil bihurtzeko ur beroa behar du. Madarikazioaz libratzen saiatuko da etengabe, Akane Tendorekin, aitak adostutako emaztegaiarekin, dojo berean bizi den bitartean. Oso ohikoak dira gaizki ulertu dibertigarriak sexu aldaketak tartean direlarik.

Kanpo estekak aldatu