Ramón Outerello
Ramón Outerelo buruzagi anarkista izan zen Patagoniako landaguneetako grebetan, Puerto Santa Cruzen.
Ramón Outerello | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pontevedrako probintzia, 1861 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Río Chico Department (en) , 1921eko abenduaren 2a (59/60 urte) |
Heriotza modua | : Exekuzio estrajudiziala |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista |
Outerelo Galiziakoa zen. "Koronel" edo "Gallego" ezizena zuen. Puerto Santa Cruzeko langile buruzagia zen.
Han, Antonio Soto grebaren burua Outerellori jakinarazi zion Pto. Santa Cruzko Langile Elkarteak erabaki bat hartua zuela langileentzako plegu berriari buruz. 1921eko greba orokorrean, Outerello Santa Cruz probintziako hegoaldeko eta iparraldeko zutabeen koordinatzailea izan zen.
Outerelok eta bere jendeak Paso Ibañez (gaur egun Luis Piedra Buena komandantea) okupatu zuten 1921eko azaroaren 16an 400 grebalari ingururekin. Héctor Benigno Varela teniente koronelaren tropen etorrerarekin, Outerelok Cañadon Leonerantz ihes egin zuen (gaur egun Gobernador Gregores) Puerto San Juliango taldeen bila, Bella Vista estantzian kontzentratuz. Estantzia horretan, buruzagi hau, azkenean, Varelaren tropek fusilatu zuten.
Bibliografia
aldatuOsvaldo Bayer. Los vengadores de la Patagonia trágica. Booklet, Buenos Aires, (4 tomos).
Kanpo estekak
aldatu- Los héroes y la carroña, Osvaldo Bayer-ena, 12. orrialdea, Buenos Aires.
- PUERTO SANTA CRUZ: Acto homenaje a Obreros Gauchos
- Chilotes Fusilados en la Patagonia