Queer kodifikazio
Queer kodifikazioa edo, zuzenean ingelesetik, queercoding edo queer codinga, ikus-entzunezko baliabideetan ageri ohi diren pertsonaiek agertzen duten queer ezaugarrien deskribapen sutila da, pertsonai hauen identitatea kanonikoa ez den arren. Queer ezaugarri hauek queer komunitatearen baitan gaitzetsiak badira, testuinguru honetan, oso maskulinoak (pertsonai femeninoen kasu) edo oso femenikoak, pertsonai maskulinoen kasu, diren pertsonaiak nabarmenki sailkatzen dira queercodingaren barruan.[1] Termino hau bereziki erabilia da ikus-entzunezko baliabideen LGTB komunitatearen adierazpenaren inguruko eztabaidetan, bai eta baliabide hauek LGTB komunitatearen inguruan sortzen duten irudiaren inguruan ere. Termino hau, beraz, queer teoriaren zein genero-ikasketaren barruan kokatzen da. Queercodingaren adibide ezagunenak Hercules filmako Hades eta Sirenatxoa filmako Ursula ditugu. Ikusten denez, queercodingak, ia modu esklusiboak, filmetako doilorrak deskribatzeko erabili izan ohi da, Disney film askotan.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ouellette, Laurie, ed. (2017-03-14). Keywords for Media Studies. NYU Press doi: . ISBN 978-1-4798-1747-4. (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- ↑ «Disney: qué es el Queer Coding y cómo lo usó para crear a sus villanos» www.milenio.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).