{Biografia infotaula automatikoa | jaiotza data = Martxoaren 23an | nazionalitatea = Liyue }}

QiQi 5 izarreko “Genshin Impact” jokoaren pertsonaia bat da, Keqing eta Mona beste bi pertsonaiekin batera 1.0 eguneratu zen (2020ko urriaren 22an)[1]. Nahiko pertsonaia hotza da, zombie bat da eta ezin ditu ondo adierazi bere emozioak.

Nortasuna

aldatu

QiQi zombi bat denetik, nahiko pertsona hotza eta aurpegi-espresiorik gabea da.[2] Baizhu ez dagoenean, berak BuBu farmazian txanda egiten du, eroslekin bere izaera hotz baina hezitasunez mantentzen du.

Bera leku hotzetan egoten da beti, beroak haitzulo hartan hil zela gogorarazten diolako, eta leku oso bero batean denbora asko geratzen bada, bere azala urtzen hasten zaio.[2]

QiQi oso ondo moldatzen da jendearekin oro har, baina Hu Tao ("El Camino" ehorztetxeko zuzendaria) agertzen denean edo aipatzen dutenean, ezin da han geratu[2], QiQik gorroto baitu, hura oztopatzeko hainbat saiakera huts egin dituelako.

Zombi bat esnatzen denean, esnatzen dituenaren aginduak bete behar dituzte, baina QiQik bere burua esnatu zuen, orduan egunean zehar bete beharreko aginduak jarri behar ditu. Berak, oroimena galduta daukanez, libreta batean eramaten ditu beti bere zereginak, baina egun txarretan ez ditu begiratzen.[2]

Biografia

aldatu

QiQi zombie bat izan aurretik neska bat zen, istripu bat izan zuen eta istripuaren ondorioz zombie bat bihurtu zen. QiQi, egun baten “Kristalezko Kanpaitxoak” jasotzera joan zen[3] (jokoaren labarretan dauden sendabelar batzuk), eskalatzen hasi zenean, erori zen eta ezkerreko hankan zauri bat egin zuen. Ahulezia-egoera horretan haitzulo batean sartzea lortu zuen[3]. Zauria lotzen ari zen bitartean, mundu hilgarrikoak ez ziren soinuak entzuten hasi zan, burrunba baten ondoren bera, bizitzaren eta heriotzaren artean harrapatuta geratu zen, su gurutzatuan harrapatuta.[3] Bera hil banio lehen bere Cryo bisioa lortu eban, eta horren ondoren hil egin zen.

Adeptus”-ak (jokoaren erdi jainko batzuek) ez zioten hiltzen utzi nahi, orduan “Adeptus” bakoitzak bere boterearen zati bat jarri zuen berpiztu ahal izateko[4], baina berak, esnatu ondoren, ezin zuen kontrolatu zeukan “Adeptus”-en boterea, eromen-egoera batean sartu zen. Orduan “Mendi Moldekatzaileak” ez zuen beste aukerarik izan, guztion onerako anbarean giltzapetzea baino.[4]

Ehunka urte geroago, gizakiek QiQi aurkitu eben, anbarean itxita egoan, eta haiek Wangsheng ehorztetxera eramatea erabaki zuten (hiriko biztanlen arabera, ehorztetxe ona zan).[3] Bidea ez zen oso ona, QiQi txalupa eta txaluparen artean esnatzen joan zen, gauaren erdian esnatu zen eta milaka urtetan harrapatu zuen anbarra hautsi zuen.

Bera, bere iraganeko bizimoduan sendabelarren pilaketagatik, mendietara joan zen eta Baizhu, BuBu farmaziako nagusia, aurkitu zuen. Baizhu hartu eban eta farmaziara eraman zuen.[4]

Kondizioak

aldatu

Genshin Impact-en zombie mota asko daude, ia guztiek ezaugarri berberak dituzte, esate haterako memoria ona ez izatea edo aurpegi-espresiorik ez izatea.[2] QiQi zombie ohiko bat da, ez du memoria ona eta ezin da ondo adierazi besteekin, zombie hauen ezaugarri bat da hotzak eta zurrunak direla, horregaitik saltoka mugitzen dira, baina QiQi-rekin alderatuta, bere entrenamenduei esker hankekin ibil daiteke.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Version/1.0» Genshin Impact Wiki (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Qiqi» Wiki Genshin Impact (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «➤ Qiqi / Historia 🕹 Genshin Impact» ➤El mejor sitio web $domain ® 2021-09-29 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. a b c (Gaztelaniaz) says, Qiqi main soon. «Qiqi» Genshin Impact Database - Honey Hunter World (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).