Ireki menu nagusia

Putreaizko Punta

Euskal Herriko mendia

Putreaizko Punta Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, Pardarri menditik gertu, mendi honengandik lepotxo batekin bananduta.

Putreaizko Punta
Datu orokorrak
Garaiera 1.383 m
Geografia
Koordenatuak 42° 59′ 59″ N, 2° 03′ 16″ W / 42.99979167°N,2.05455°W / 42.99979167; -2.05455Koordenatuak: 42° 59′ 59″ N, 2° 03′ 16″ W / 42.99979167°N,2.05455°W / 42.99979167; -2.05455
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Amezketa/Larraitz
Mendikat Mendikat

IrispideakAldatu

AmezketatikAldatu

San Bartolomeko parrokiatik, Barazeagako mendirantz joan behar da, handik, Arritzagako labarretik igotzen den bidezidorra hartzeko. Pardelutseko iturrira heldu ondoren, igotzen jarraitu behar da, Perileku edo Igaratzako larreetara iristeko. Handik iparmendebaldera, eta Olamuño igaro ondoren korridore bat hartu behar da, ekialdetik, tontorrera iristen dena.

LarraitzetikAldatu

Larraitzeko zelaietatik, Txindokiranzko ohiko bidea hartzen da, Zirigarateko pasabidera iritsi arte. Hemendik, Alotzarantz jarraitu behar da, Irazustako lepora iritsi arte. Hemen, bidezidorrak, Errenagako babeslekuetaranzko jeitsiera hasten du. Hemendik jarraitu behar da, Lizasoko lepoa atzean utzi ondoren, Ganboa eta Pardarri mendiek osatutakoa, igoeraren azken aldapak hasi behar dira, mendiaren mendebaldetik, lenar eta harkaitzen artean, igoera errez eta polit batean.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa