Puntu diagrama
Estatistikan, puntu diagrama aldagai koantitatibo bat, jarrai zein diskretu, irudikatzeko datu diagrama da. Datu kopurua txikia denean (20 edo 30 baino txikiagoa) erabiltzen da, bestela histograma edo adar eta orrien diagrama, esaterako, egokiagoak baitira. Datu kopurua oso txikia denean, etiketa bat jar dakieke datuari zeini dagokion jakiteko.
Kanpo estekak
aldatu- Puntu-diagrama nola egin R softwarearekin, Prezi aurkezpena.