Punttu Kakotx
Lapurdiko elektrotxaranga
Punttu Kakotx 2023. urtean Baionan sorturiko elektrotxaranga da[1].
Punttu Kakotx | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Baiona, Lapurdi |
Musika mota | elektrotxaranga |
Urteak | 2023 - |
Taldekideak | |
Ximun Sansonetti Ellande Larrondo Maika Gezainburu Allande Etxeleku Xumai Gorostiaga |
Ibilbidea
aldatuBernat Etxepare Lizeoan ikasleek bazuten Etxeparanga izeneko taldea eta Xumai Gorostiaga hurbildu zitzaien elektrotxaranga bat osatzeko proposamenarekin. Horrela sortu zen Punttu Kakotx. Taldekideak lapurtarrak dira, Maika Gezainburu behenafartarra ezik, eta Kanbon hasi ziren entseatzen. Makean (Lapurdi) egin zuten lehen emanaldia[1].
Ibilbide laburra izan arren EHZ jaialdian[2] eta Baionako bestetan jo dute[1], baita EuskarAbenturako ibiltarien aurrean ere[3].
Kanta ezagunen bertsioak egiten dituzte baina sortu dute kantarik ere, "Basoa Beti Bete" esate baterako[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c ««Ez genuen espero egin dugun jauzia»» Berria 2024-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
- ↑ «Punttu Kakotx» EHZ (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
- ↑ «Kostako bidea hartuta espedizioaren azken herenari ekin dio Euskarabenturako» EuskarAbentura 2024-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
- ↑ (Frantsesez) Basoa Beti Bete par Punttu Kakotx sur Apple Music. 2024-06-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).