Puente de la Ribera Nafarroako Tutera herriaren hegoaldean dagoen merkataritza-gunea da.

Ezaugarriak aldatu

Eroskik kudeatzen du eta 1991eko urrian zabaldu zen, hipermerkatua eta honen inguruan kokatutako denda gutxi batzurekin. 2001eko abenduan merkataritza gunea handitu eta denda gehiagorentzako tokia egokitu zen.

Eraikina A-68 autobidearen eta Iruñea eta Zaragoza arteko errepidearen ondoan dago. Hipermerkatua eta dendek 18.000 metro koadroko azalera hartzen dute. Horrez gain, 1.100 autorentzako aparkalekua eta eraikinaren inguruan 8.000 metro koadroko gune berdeak daude.

Kanpo estekak aldatu