Protesta zikina edota garbiketa ezaren protesta (ingelesez: dirty protest edota no wash protest) Ipar Irlandako gatazkan zehar Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarrak (IRA) eta Irlandako Nazio Askapenerako Armadak (INLA) Maze espetxean ("Long Kesh") eta Armagheko Emakumezkoen Espetxean bost urtez burututako protesta bat da.

Aurrekariak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Burusien protesta»

1972ko uztaila arte espetxeratutako preso paramilitar guztiak preso arrunt gisa tratatuak ziren, baina IRAko 40 presok Billy McKee errepublikar beteranoa buru zutela burututako gose grebaren ondorioz Kategoria Bereziaren Estatusa sortu zen. Kategoria Berezi honen barnean zeuden presoak gerra preso modura tratatuak ziren, adibidez, ez zeuden espetxeko uniformea edota espetxeko lanak egitera derrigortuak. 1976an ordea, Erresuma Batuko Gobernuak bultzatako "kriminalizazio" politikaren ondorioz, Kategoria Bereziaren Estatusari amaiera eman zitzaion. Jada espetxeratuak zeuden presoengan ez zuen eraginik izan, baina bai 1976ko martxoaren 1etik aurrera espetxeratutakoei.

Ikus gainera aldatu

Bilbiografia aldatu

Kanpo estekak aldatu