Prospektiba etorkizuna aztertzen duen zientzia da, etorkizuna ulertzeko eta etorkizunean eragin ahal izateko. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen arabera, prospektiba epe luzera zientzia, teknologia, ekonomia eta gizartearen etorkizunari buruzko aurresanak egiteko metodo eta prozedura sistematikoen multzoa da, helburutzat onura ekonomiko eta sozial handienak eragingo dituzten teknologiak identifikatzea duena[erreferentzia behar]. Prospektiba epe luzera zuzenduta egon arren, etorkizunean aldaketak ekar dezaketeen joerei adi egon behar du, gaurko joerak etorkizunerako aldaketaren haziak izan daitezkelako.

Bestalde, prospektiba diziplina bat eta etorkizuna aurreikustera zuzenduta dagoen dauden metodologia multzoa da. Prospektibak hainbat metodologia erabiltzen du, normalean etorkizunean eman daitezken eszenategiak eraikitzeko.

Beste kultura eta herrialde batzuetan izen ezberdinak erabiltzen dira normalean. Horrela, mundu anglosaxoniarrean normalean erabiltzen den hitza Futures Studies da. Eta prospektiba bezala itzultzen den guztia ez du prospektibak berez duen izaera normatiboa. Duela gutxi kontzeptu berria sortu da: foresight. Azken boladan, Foresight terminoa asko eta arrakastaz erabili izan da Erresuma Batuan eta Europar Batasunean, baina izan ere, ez dakar funtzesko aldaketarik prospektiba edo future studies terminoek duten esanahiarekin.

Prospektiba tailerrak aldatu

Enpresa munduan, garapen sozial eta komunitarioan, politikan... gero eta gehiago erabiltzen dira prospektiba tailerrak. Teknika honen bidez, gizartean edo erakunde jakin baten bilakaeran eragina duten partaideak biltzen dira, eta etorkizunari buruz duten iritziaren gainean eztabaidatzen dute.

Ohikoena partaideak taldeka jarri eta galdera biri erantzunak bilatzea izaten da: nola ikusi nahiko genuke X (gure herria, enpresa, taldea, elkartea...) 10-20-Y urte barru? Nola ez genuke ikusi nahi? Galdera horiei erantzunak bilatuz, partaideek argi ikusten dute zertan datozen bat, zer den lortu nahi dena eta zer eragotzi nahi dena. Ondoren, prospekzio horretan bat datozela jakinda (xehetasunak gora-behera) errazagoa izango zaie egin beharreko bidea zehaztea.

Teknika partehartzaile hau askotan erabiltzen da, taldekideen artean konfiantza handitzea eta proiektu beraren partaide bihurtzea bideratzen duelakoan.

Kanpo estekak aldatu