Programazio konkurrente

Programazio konkurrentea hainbat ataza interaktibo aldiberean exekutatzea da. Ataza hauek programa bakar batek sortutako prozesu edo exekuzio-hariak multzo bat izan daitezke . Atazak prozesatzeko unitate zentral bakar batean exekutatu ahal dira (multiprogramazioa), hainbat prozesadoretan edo ordenagailu banatuen sare batean. Programazio konkurrentea programazio paraleloarekin erlazionatua dago, baina enfasi gehiago jartzen du atazen arteko elkarrekintzan. Honela, prozesuen arteko elkarrekintza edo komunikazioen sekuentzia zuzena eta prozesu edo ataza guztiek partekatzen dituzten baliabideen atzipen koordinatua diziplina honen gakoak dira.

Eremu honetako aitzindariak Edsger Dijkstra, Per Brinch Hansen eta C. A. R. Hoare izan ziren.

Kanpo estekak aldatu