Programatzaileen eguna
Programatzaileen eguna (errusieraz: День программиста) nazioarteko jaiegun profesional bat da, teknologia eta programazio enpresa askotan onartua eta Errusian jaiegun ofiziala dena. Urteko 256. egunean ospatzen da (28 zenbaki sistema hamartarrean edo 100 hamaseitarrean). Urte arruntetan irailaren 13an egokitzen da eta bisurteetan irailaren 12an.
Onarpen ofiziala
aldatuParallel Technologies software enpresako Valentin Balt eta Michael Cherviakov-ek egin zuten eguna ospatzeko proposamena. 2002an sinadura bilketa bat egin zuten Errusiako gobernuak jaieguna ofizialki onar zezan.
2009ko irailaren 11n Errusiako presidente Dmitri Medvedevek sinatutako dekretu baten eskutik etorri zen onarpen ofiziala.