Presio-eltzea edota espress-eltzea, sukaldatzeko presio atmosferiko handiak har ditzakeen kazola hermetikoa da. Presioa areagotzean uraren irakite-puntua ere handitzen denez, eltze barneko presioak irakite-puntua 100 °C (212 °F) baino goragoko tenperatura lortzea ahalbideratzen du, zehazki 130 °C-koa. Tenperatura altuak jakiak azkarrago sukaldatu daitezen errazten du, ohiko egosketa denbora hiru edo lau bider murriztuz.

Fagor markako presio-eltzea.

Eltzeak barneko presioa ezarritako gehienezko mugara iristean ireki eta baporea askatzen duen balbula bat du; normalki, presioak tope bat igoarazi eta eta barneko baporeak ihes egin dezan uzten du, honela egosketa denboran zehar barneko presioa egonkor mantenduz (baita tenperatura ere).

Kanpo estekak aldatu