Grabatutako barre

Potoko barre» orritik birbideratua)

Grabatutako irri edo barreak ikusleen barreak simulatzen dituen soinu-baliabidea dira, zuzeneko erreakzioak direla sinetsarazteko. Telebistako saio bateko gagak edo une komikoak nabarmentzeko sartu ohi dute, eta sitcometan erabili ohi dute.[1]

2009an grabatutako irriak

Bere jatorria, telebista agertu aurretik, antzerki edo irratsaioen errealizazioa zuzenean eta publikoarekin egiten zela da. Telebista jaiotzearekin eta bideo-zinta bezalako baliabideak agertzearekin batera, zenbait telesailetako eszena komiko jakin batzuetan grabatutako barreak sartzea erabaki zuten soinu teknikari batzuek, ikusleak ohitzeko. Grabatutako barreak sartu zituen lehen telebista saioa The Hank McCune Show izan zen 1950ean, eta bere existentzia Charles Douglass teknikariari egozten zaio.[2] Harrezkero, grabatutako irrien erabilera sitcom tradizionalen bereizgarri nagusietako bilakatu zen.[3]

Batzuek bere erabilera baztertu egin dute; besteek, berriz, baliabide egoki gisa ikusten dute. Kritikoek ikusleen adimenaren aurkako iraintzat hartzen dituzte, baliabideak jendeari noiz eta zertaz barre egin behar duen adierazi nahi baitio. Batzuek grabatutako barreak eta antzeko baliabideak mezu subliminal gisa txertatzen dituztela ere ikusten dute, egoera jakin batzuei nola aurre egin edo hauteman beharko liratekeen azaltzeko.[4]

Postprodukzioan grabatutako oihuak ere erabiltzen dira, Wilhelm garrasia edo King Kongeko emakumezko protagonistarenak kasu.[5]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.