Port Royalgo Logika

(Filosofia) P. Nocoleren eta A. Arnaulden La Logique ou l´art de penser (1662) liburuari eman zaion izena da. Descartesen doktrina aztertu eta kritikatu zuen Arnauldek, eta ideia argi eta berezien teoria eratu zuen. Oro har, Erdi Aroko logika edo logika ohikoa da Port Royalgoa. Port Royalgo logikak subjektua eta predikatua bereizten ditu proposizioan, eta osagaien arteko oposizioak, inferentziak eta silogismoak aztertzen ditu, batez ere. Haren ekarriak alboratu zituzten geroztiko zenbait logika eskolaren ondoren (logika formala batez ere), gaur egungo zenbait hizkuntzalarik (Chomsky eta abar) Port Royalgo logikaren garrantzia azpimarratu du berriro.

ErreferentziakAldatu