Porky Txerritxoa marrazki bizidunetako pertsonaia da, eta bere izenburu originala Porky Pig da. Warner Brosen 1935- 1965[1] urteetan sortutako marrazki biziduna izan zen.

Loony Tunes eta Merrie Melodies marrazki bizidunetan agertzen den pertsonaia da. Pertsonaia hau, lasaia, lotsatia eta hitz totela da. Honen sortzailea Friz Freleng da. Urteen poderioz Bob Clampettek berreragin zuen. Apurka-apurka, arrakasta lortu zuen, baina arrakasta horren arrazoia beste pertsonaiekin, beste programetan zuen harremanaren ondorioa izan zen. Hala nola, Lucas ahatea bezalakoekin. Bi pertsonaien nortasunen arteko alderaketak, Stan Laurel eta Oliver Hardyk Argala eta Gizena seriean zutenen antzekoak dira. Porkyk ere hainbat programa protagonizatu ditu, esate baterako Tini Toons bezalakoak. Honetan, Plucky pertsonaiaz lagundurik garbitasunarekiko desira izugarria du.[2]

Marrazki biziduna haurrentzako sortua izan da, nahiz eta garai batean, helduen artean ere arrakasta izan zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. «PORKY TXERRITXOA [MG[11/156]»] www.euskal-encodings.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Porky» OpusVida (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).

Kanpo estekak

aldatu