Ireki menu nagusia

Polonia Txikiko voivodatoa
Województwo Małopolskie

Hiriburua Krakovia
Polonia Txikiko voivodatoa, Polonian
Herrialdea
Polonia
Eremua 15.108 km²
Biztanleria 3.253.000 (2003)
Dentsitatea 215,3 bizt/km²
http://um.wrotamalopolski.pl/ Wegbunea

Koordenatuak: 49° 51′ 34″ N, 20° 16′ 29″ E / 49.85944°N,20.27472°E / 49.85944; 20.27472 Polonia Txikiko voivoderria (polonieraz: Województwo małopolskie ) Poloniako hegoaldean dagoen voivoderria da. 1999an eratu zen, gobernuak egindako eskualde berantolakuntzaren ondorioz. 15.182,87 km²ko azalera du eta 2010ean 3.310.094 biztanle zituen[1]. Hiriburua Krakovia da.

Eduki-taula

Geografia fisikoaAldatu

Polonia Txikia (Małopolska) Poloniako hego-ekialdean dago, eta Vistula ibaiaren ia goi-arro guztia hartzen du. Polonia Txikiko hegoaldean mendi altuak daude, Beskides mendiak hain zuzen ere, Karpatoen lerroan, Eslovakiako mugaren inguruan: mendirik altuena Tatra mendia da, 2.499 metrokoa.

Eskualde karpatikoaz landa, Polonia Txikia penelautada da, basoz aberatsa: pagoak, urkiak eta izeiak. Hala ere, baso asko eraitsi dituzte lurrak nekazaritzarako erabiltzeko: zerealak (zekalea, garagarra eta garia) eta patata da gehien ereiten dena.

HistoriaAldatu

Goi Erdi Aroan gaur egungo Polonia Txikiko lurraldea Kroazia Zuriari zegokion. Baina poloniarrek boterea eskuratzen zuten neurrian, eskualdea Poloniako gune bihurtzen joan zen, Krakovia erresumako hiririk garrantzitsuenetarikoa zenez.

XVIII. mendean Austria, Prusia eta Errusiaren artean Polonia banatu zutenean, Polonia Txikia Austriar Inperioaren esku geratu zen. Gaur egun Polonia Txikikoa den ekialdeko eremua 1920. urtera arte Galitzia eskualdekoa izan zen; eta mendebaldeko eremua zen Krakovia hiriburua zegoen Polonia Txikia.

Banaketa administratiboaAldatu

Hiri nagusiakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu