Polizia Frantzian
Frantzian polizia bi mailatan banatzen da bakarrik: estatu mailan eta udal mailan. Estatu mailan edo maila nazionalean 3 polizia agentziek dihardute eta udal mailan udalerri bakoitzaren arabera. Hiri handiek bakarrik izan ohi dute udaltzaingoa.

Estatu mailan aldatu
- Frantziako Polizia Nazionala (Police Nationale)
- Frantziako Jendarmeria (Gendarmerie Nationale)
- Aduanen eta Zeharkako Zergen Zuzendaritza Nagusia (Direction générale des douanes et droits indirects)
Bestelakoak aldatu
- Udal mailan Udaltzaingoak (Police municipale) ditugu, baina udalerri bakoitzaren ardurapean daudenez, nahiko mugatuak dira eta hiri handietan bakarrik egon ohi dira.
- Herri txikietan edo landaguneetan Landa Poliziak (Police Rurale) ditugu. Basozainen parekoak dira, ez dute konpetentzia kriminalik.
- Équipes régionales d’intervention et de sécurité (SWAT bezala ezagunagoak) Kartzelen Zuzendaritzak kudeatzen duen polizia taldea da.