Polipetes
Greziar mitologian, Polipetes, zenbait pertsonairen izena da.
- Piritoo eta Hipodamiaren semea, bere aitaren oinordekoa lapitarren erresuman, Tesalian. Troiako Helenarekin ezkontzea nahi zuenetako bat zenez, Troiako Gerrara joan zen, non heroi ugari akabatu zituen. Troiako Zaldian gordeta egon zen.
- Ulises edo Odiseoren eta Kaliditzeren semea, azken honen oinordekoa tesprotiarren herrialdean, Epiron.