Pohjola irudimenezko lekua da Finlandiako mitologian, eta Pohja (Iparraldea) aipatzen du, iparrorratzaren puntu gisa, Ipar Lurra —poloetako lurraldea—, eta, Kalevalaren munduan, Samien herrialdea. Kalevala kantu epikoko unibertsoan Väinölä lurralderen etsaia da Pohjola.

Robert Wilhelm Ekmanen ilustrazio bat Kalevalaren argitalpen baterako: Ezkontza bat Pohjola herrialdean.

Mundu errealean, Pohjolak Laponia eta Kainuu eskualdearen zatiak hartuko lituzke. Pohjola leku mitikotzat ere har daiteke, eta hortik datorkio madarikazio fama: lurralde debekatua eta beti hotza, iparralde izoztuan. Mitologia horren arabera, gaixotasunak eta izozteak Pohjolatik etorriko dira ziurrenik.

Kanpo estekak aldatu