Pobrezia muga
(«Pobrezia-muga» orritik birbideratua)
Pobrezia muga duintasunez bizitzeko behar diren oinarrizko beharrak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko behar den errenta maila da. Pobrezia-muga absolutua eta erlatiboa bereizi ohi dira:
- pobrezia muga era absolutuan zehazten denean, gizarte batean bizi ahal izateko behar diren oinarrizko beharren kostua kalkulatzen da;
- pobrezia muga erlatiboa erabiltzen denean, berriz, gizarteko ongizate-maila orokorra erreferentziatzat hartu eta beste pertsona edo familiekin alderatuta ongizate edo errenta txikiagoa dutenak hartzen ditu pobretzat (adibidez, batez besteko errentaren % 50era heltzen ez direnak).