Plasmolisi

Presio osmotiko handiagoko ingurune batean dagoen zelula batek bere zitoplasmako ura galdu eta suntsitu arte uzkurtzea

Plasmolisia ingurune hipertoniko batean zelulari gertatzen zaion ur-galera da.

Landare-zelula batean ingurune osmotiko desberdinetan; lehenengo irudia plasmolisiari dagokio

Ingurune hipertonikoa zelula barneko ingurunea baino solutuen kontzentrazio handiagoa duena da. Ingurune honek zelularen zitoplasmatik ura ateratzen du osmosiaren bidez, eta zelularen deshidratazioa eta uzkurdura eragiten du. Fenomeno honi plasmolisia deritzo.

Plasmolisiak zelularen suntsiketa eta heriotza dakar.

Landare-zeluletan plasmolisiak zelula mintza zelula hormatik banatzea eragiten du. Prozesu hau itzulgarria edo itzulezina izan daiteke.

Mikrobioen kasuan, mikrobio eukariotoek (protozooak, kasu) mikrobio prokariotoek (bakterioak) baino sentikorragoak dira plasmolisiarekiko, ez baitute zelula horma zurrunik.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu