Ekoizpen-prozesu batean, plantako banaketa lantegi batean makinak, tresnak eta langileak espazioan kokatzeko modua da. Plantako banaketa egoki batek langilearen segurtasuna bermatu, produktibitatea gehitu, ekoizpen prozesuko faseen arteko itxaron denborak minimotzea (botila-lepoak baztertuz) eta langile eta produktuen ibilbideak laburtu behar ditu. Funtsean hiru motako plantako banaketak daude:

  • job-shop edo prozesuen araberako kokapena, non ekoizpen prozesuko fase jakin bat egin behar duten langile eta makina guztiak lantegiko inguru berean kokatzen diren, lantegia edo planta zeregin eta lanen arabera zatituz;
  • flow-shop edo produktuen araberako kokapena, espazioa lantegian ekoizten diren produktu ezberdinak ekoizteko behar diren faseen arabera antolatzen denean;
  • puntu finkoko kokapena, produktua eraldatzen den fase guztietan zehar mugitzen ez denean, produktua osatzen edo eraldatzen den fase bakoitzean beharrezko langile eta makinak bertaratuz (ontziolak esaterako).

Kanpo estekak aldatu