Piyada Inthavong

modelo laostarra

Piyada Inthavong (laoseraz: ປີຍາດາ ອີນທະວົງ eta thailandieraz: ปิยะดา อินทะวง; Pakse, Laos,1992ko azaroaren 13a) laostar emakumezko modelo transgeneroa da. Ezagunagoa da Lingling (laoseraz: ຫລີງ ຫລີງ, thailandieraz: หลิงหลิง), Lingling Piyadar (laoseraz: ຫລີງ ຫລີງ ປີຍາດາ, thailandieraz: หลิงหลิง ปิยะดา), Ling Piyada (laoseraz: ຫລີງ ປີຍາດາ, thailandieraz: หลิง ปิยะดา) edota Nong (thailandieraz: นง) izenez.

Piyada Inthavong
Bizitza
JaiotzaChampasak Province (en) Itzuli1992ko azaroaren 13a (31 urte)
Herrialdea Laos
Hezkuntza
HizkuntzakLaosera
Jarduerak
Jarduerakmodeloa

Instagram: ling_piyadar Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Laosko Champasak probintzian jaio zen, gurasoak lanbidez medikuak dituen goi-ertain mailako familia baten baitan. Lau senideen artean zaharrena da. Nahiz eta gizon jaio, bere burua emakumetzat izan du umetatik. Nerabezaroan gizonezko jantziak soinean eramatea lotsarazten zuen. Thailandiara bidaia egin ondoren, non emakume transgeneroak ikusi zituen, erabaki zuen emakumera trantsizioa egitea. 19 urte zituenean sexu-aldaketa amaitu zuen Thailandian egin zioten sexua aldatzeko ebakuntzatik osatu eta gero.

2014an emakume transgeneroentzako Miss International Queen edertasun-lehiaketan parte hartu zuen eta hirugarren egin zuen Isabella Santiago txapeldunaren eta Nitsa Katrahong txapeldunordearen atzetik sailkatuz [1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Transgender beauty pageant» Reuters 2014ko azaroaren 7a (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 17a).