Pixar Unibertsoaren Teoria

Pixar Unibertsoaren teoria edo, laburki, Pixar Teoria fan-teoria bat da, zeinek proposatzen duen Pixar Animation Studios-ek sortutako filma guztiak amankomuneko unibertso berean kokatzen direla. Nahiz eta 2013tik aurrera entzutetsuago bilakatu zen, Jon Negronik jaso eta landu zuelako bere liburuan, planteamendu hau lehenagotik ere bazegoen. Teoria hau mundu osoko fanek landu eta indartu dute. Hala eta guzti ere, polemikoa izan da oso; izan ere, Pixaren partez erantzun anbiguoak ez ezik[1], ezezko sendoak ere jaso dira[2][3].

Pixar Animations Studios-en logotipoa

Historia aldatu

Pixar filma guztiak harremantzen dituen “Pixar Unibertso” horren inguruko eztabaida 2003tik egon da. Ordutik aurrera, eta bereziki Jon Negroniren lehen post-a[4] dela eta, hainbat komunikabidek argitaratu dituzte artikuluak honen gainean; NBC News[5], Buzzfeed[6], Muy Interesante[7], eta Cinemanía[8] publikazio digitalek, esaterako.

Pixar teoria formalki proposatu zuena Negroni izan zen. Honek 2012 inguruan bideo bat ikusi zuen Cracked.com webgunean[9], zeinek filma guztiak bateratzen zituen mundu bat proposatzen zuen. Hori ikustean, Negronik bere ikerketa libreari ekin zion eta teoria oso bat garatu zuen: Pixar Teoria. Garapen hori bere webgunean[10] jaso du, baita 2014an argitaratutako “The Pixar Theory by John Negroni”[11] liburuan.

Planteatu zen 2013tik hona, ehunka artikulu eta bideo agertu dira Pixar Teoria azaltzen eta osatzen dutenak, YouTuben zein hainbat egunkari-aldizkaritan. Gainera, filma berri bat atera bezain laster agertzen dira bideoak pelikula hori unibertsoaren kronologian kokatzen eta besteekin harremantzen, Negroniren esku ere bai. Honek etengabeko garapena eta hazkundea eskaintzen dio teoriari.

Negronik, 2013an Mashable-en plazaratutako postean[4], filma guztiak alderatzen zituen eta nola harremantzen ziren gertakizun kate batean azaltzen zuen. Teoriaren arabera, Monsters, Inc.-eko Boo-k denbora-ziklo bat sortzen du eta, beraz, Brave filmako sorgina pertsonaia bera da[12][13], laburki azalduta. Pixar-ek filma berriak ateratzen dituen heinean, Negronik teoria zabaltzen eta osatzen joan da, filma berri horiek kronologian kokatuz. Nola kokatzen diren azaltzeko artikuluak idazten ditu bere webgunean: 2015ean, Inside Out[14] eta The Good Dinosaur[15]; 2016an, Finding Dory[16]; eta 2017an, Cars 3[17].

Kronologia aldatu

Pixar Unibertsoko Teoriak azaltzen du Pixar estudioetako filma guztiak unibertso edo mundu bakarra partekatzen dutela eta haren kronologiako puntu ezberdinetan gertatzen direla, mundu horren historia osatuz. Historia honek hasiera du The Good Dinosaur filman, eta amaiera Monsters, Inc. da. Garapen honen giltzarria Monsters Inc.-eko Boo da, denboran zehar bidaiatzen duena, eta azkenean Brave-eko sorgina izango dena[12][13].

Honek guztiak esan nahi duena da Pixaren merkaturatze ordenak ez duela bat egiten unibertso barruko ordenarekin, ordenak honakoak direlarik:

Merkaturatze ordena[18]
1995 1998 1999 2001 2003 2004 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2015 2015 2016 2017 2017 2018
Toy Story A Bug's Life Toy Story 2 Monsters, Inc. Finding Nemo The Incredibles Cars Ratatouille WALL-E Up Toy Story 3 Cars 2 Brave Monsters University Inside Out The Good Dinosaur Finding Dory Cars 3 Coco Incredibles 2
Pixar Unibertsoko kronologia[19]
Duela 65 milioi urte X. mendea 1950k eta 1960k 1995-96 2003-2004 2007 2007 2007 2015 ?/2017 2057-2110 2110-2804 2805 2898 3100-5201 5201-?
The Good Dinosaur Brave The Incredibles eta Incredibles 2 Toy Story eta Toy Story 2 Finding Nemo eta Finding Dory Ratatouille Toy Story 3 Up Inside Out Coco WALL-E (sarrera) Cars, Cars 2 eta Cars 3 WALL-E A Bug's Life Monsters University eta Monsters, Inc. Brave

Filmak unibertsoaren baitako ordenean aldatu

The Good Dinosaur (duela 65 milioi urte) aldatu

Aro kretazikoan kokatzen da filma hau. Pixar unibertso alternatiboari hasiera ematen dio Lurraren kontra talka egiten ez duen eta dinosauroak kontserbatzen dituen asteroide batek. Mililoika urteren buruan, beraien kabuz uztean, inteligentzia handiko animalien lehen aleak ikusten dira, baita gizakiek haiengan duten eragina.

Brave (X. mendea) aldatu

Erdi Aroko Eskozian kokatzen den istorio hontan, magia sartzen da munduan sorgin misteriotsu baten eskuz. Honek boterea dauka objektu arimagabeei bizitza emateko, gizakiak animali bihurtzeko, eta zurezko ateen artean portalak sortzeko. Gainera, su-kiribil misteriotsuak (will-o'-the-wisp) existitzen ziren arbasoen espiritu gisa.

 
Incredible familiaren super-heroi logotipoa

The Incredibles eta Incredibles 2 (1950k eta 1960k) aldatu

Gobernuak aurkitu du bidea giza-"energiaz" baliatzeko super gizakiak sortuz. Denboraren poderioz desagertuko dira, baina beraiekin akabatzeko erabilitako teknologia gauzatu da inteligentzia artifizialaren eta Omnidroiden asmaketaren bitartez. Honek Buy n Large (BnL) mega-korporazioaren hastapenak ekarriko ditu.

Toy Story eta Toy Story 2 (1995-1996) aldatu

BnL sartu da jostailuen negozioan. Giza-energia uztatzeko egitasmoaz, jostailuak haurren emozio garbiez elikatzen diren oharkabeko energia eroaleak dira. Hainbeste ezen bizitza propioa eskuratzen duten eta beraien jabeak pozteko obsesio amaituezinari eusten dioten, nahiz eta bananduta egon.

Finding Nemo eta Finding Dory (2003-2004) aldatu

Animaliak gizakien pareko inteligentzia garatzen jarraitzen dute. Dory-ren begietatik ikusten da, alabaina, gizakiekin kontaktuak prozesua arintzen duela. Bera gatibutasunean hazten da, gizakiez inguratuta, eta hori dela eta irakurri ahal du, baita beste hizkuntza batzuk ikasi (bale hizkuntza, esaterako).

Ratatouille (2007) aldatu

Arratoi bat hainbeste barneratzen du giza-kulturan eta gizartean, ezen azkenean denak gainditzen dituen Frantziako (beharbada munduko) sukaldaririk onena bilakatzeko. Finding Dory-n bezala, ikusgai dago animaliek aurrera egiten dutela giza-emozioaren presentzia hutsari esker.

Toy Story 3 (2007) aldatu

Toy Story 2 baino 11 urte geroago, Toy Story 3k erakusten du filmen arteko erreferentzia asko easter eggs[20] eta kameoen bitartez. Finding Nemo-ko Darla aldizkari baten azalean agertzen da. Monsters, Inc.-eko Mary (Boo) haur nagusiagotzat ikusten da. Up-eko Carl-ek eta Ellie-k Andy ezagutu dutela ikusten da. Garrantzitsuena, Buzz-en bateriak "BnL" markakoak dira, BnL eta haien jostailuen arteko harremana erakutsiz.

 
Buy n Large mega-korporazioaren logotipoa

Up (2007) aldatu

Pixar-en lokarri urteak jarraitzen du erakusten denean animalien benetako potentziala, hitz egiteko gaitasuna ematen dien lepokoen bidez, aurrerago guztiz gauzatuko den aurreratzea. Barren, BnL-ren logotipoa agertzen da hurrengo mendea itxuratuko duen expansio industriala garatzeko erabiltzen den eraikuntza tresnerian.

Inside Out (2015) aldatu

Pixar-ek azkenik ezagutarazten du giza-"energia" horren sorburua. Emozioa da, sormenarekin batera pertsonaren araberako "indar" gradu ezberdinak ematen dituena, Monsters, Inc. filman frogatzen den moduan.

Coco (?/2017) aldatu

Seguruenik 2017an gertatzen dela, merkaturatze urtean, Coco-k hildakoen munduan zeharko abentura kontatzen du. Badaude zantzuak azaltzen dutenak nola giza-energia transferitzen den hil osteko bizitzan (beharbada musikaren eta musikak eragiten dituen emozioaren bitartez). Egon daitezke, ere, arbasoen gorpuzdun ispirituen eta Brave-eko su-kiribilen artean.

 
WALL-E unitate robotikoen logotipoa

WALL-E-ren sarrera (2057-2110) aldatu

2057rako, BnL-k mundua eta gobernuak bereganatu ditu. Honek bideratzen du Lurraren baliabideen hondamenera, gainpopulazioa dela eta. 2015ean, gizakiak ebakuatzen dira BnL Lurra lehengoratu dezan WALL-E unitateen laguntzaz. Hau lortzen dute bost urteren buruan munduko zaborra erraustuz, baina horrek Lurra biziezina izaterainoko poluzioa sortzen du. Hori dela eta, gizaki denak espazioan jarraitzen dute Axiom espazio-ontzian.

Cars, Cars 2 eta Cars 3 aldatu

Gizakiak ez daudela, makinek mundua erreinatzen dute gainbegiratze barik. Toy Story-ko arauak betez, garai bateko jabeek maite zituzten autoek bizia hartzen dute eta helburu berri bat aurkitzen saiatzen dira. Inguruan gizakirik ez dagoelarik, jabe-ohien errolak hartzen dituzte eta giza-tradizioak mantentzen dituzte Lurra poliki sendatzen den bitartean. Baina Cars 2-n erakusten denez, ez dago erregai nahikoa ibiltzeko, are gutxiago giza-emozioa elikatzeko, beraz luzaroan autoak ere desagertzen dira.

WALL-E (2805) aldatu

Garbiketa-Lana 2110ean amaitu zen, baina BnL ebakuatu zuen azken hiria garbitu baino lehen. Azkeneko WALL-E unitatea oraindik dihardu berton gauzak garbitzen. Honek biziraun du Eguzki-energiaz funtzionatzen duelako eta gizakien tramankuluengan duen interesa dela eta, bizitzeko behar duen gogoa ematen diziotenak. Geroago, EVE bat laguntzen du Axiom espazio-ontzia berekartzen osatutako Lur batera, gizakiak birpopulatu dezaten eta berriz has daitezen.

A Bug's Life (2898) aldatu

Birpopulazioko ia mende bat aurrerago, giza-emozio-energiak munduari txispa berri bat eman dio, nahikoa txoriek eta intsektuek beraien gizarte propioak eratzeko, gutxinaka hasiz giza-soberakinak hiri gisa berrerabiliz. Intsektuak ez dirudi gizakiez arduratzen direnik, eta beste animaliak baino argiagoak direla frogatzen dute, seguru asko Cars aroa biziraun dutelako, WALL-Eko kukaratxak erakusten duenez. Primitiboagoak diren txoriak ez bezala, intsektuak gauzak asmatzen ari dira, zirkoak eraikitzen, eta elkar-konektatutako zibilizazio propio bat garatzen.

 
Monster's, Inc. enpresa energetikoaren logotipoa

Monsters University eta Monsters, Inc. aldatu

Monsters, Inc. DVDko "History of Monster World"[21] bideoan ezagutarazten denez, mito bat dago kontatzen duena animaliak ziruditen gizaki batzuk (mons) gizakien aurka altxatu zirela noizbait. Mito honek bat egiten du animaliek ebolutiboki gizakiak gailentzearen ideiarekin. Oraindik giza-emozioa energia gisa behar zutelarik, munstroek Monsters Inc. enpresa eta Monsters University unibertsitatea, iraganeko energia uztatzeko asmoz, gizakiak oraindik harenbaten zeudela. Ateak denboran zeharko portal gisa erabiliz, munstroek datu hau sekretuan mantentzen dute kronologia mantentzearren, munstro orori buruan sartzen gizakien munduko edozer erabat toxikoa dela.

Brave (5201-?) aldatu

Monsters, Inc.-en amaieran, Sulley-k aurkitu du irria eta poza emozio indartsuagoak direla beldurra baino. Honek amaiera ematen dio Pixar kronologiari gizakien, animalien eta makinen arteko oreka momentuan. Alabaina, Sully-k erakusten dio munstroen mundua Boo deitzen duen neskato bati. Sully aurkitzeari etsi gabe, eta ateen boterea gogoratuz, Boo hazten da sorgin bat bilakatzeko Sully aurkitzeko nahiaz. Hau Brave-eko sorgin bera da, iraganera bidaiatu duena bere hartz itxuradun "kitty" (Sulley) aurkitzeko, igarri gabe Sulley urruneko etorkizunean bizi dela. Sorginak ateak erabiltzen ditu portal gisa, denborako hainbat puntutako gauzak dauzka, baita Sulley-ren marrazki bat dauka bere zur-tailerran. Oraingoz, bere historia ez da amaitu.

Easter eggs aldatu

Easter eggs, edo Pazko arrautzak euskaraz, filmen arteko erreferentzia sekretuak edo izkutatuak dira[22]. Pixar filmetako easter eggs-ak ezagunak dira, eta komentatu dira asko. Easter egg asko daude eta hainbat motatakoak. Badaude batzuk ez dizkiotenak ezer gehitzen teoriari, esaterako A113 erreferentzia edo John Ratzenberger aktoreak filma denetan paper bat edukitzea. Horiez gain, badaude korreferentzia asko Pixar teoria frogatzeko seinale gisa hartu direnak.

Pixar filmen arteko erreferentzia lista osoa ikusteko sartu List of Pixar film references artikuluan.

Kritikak aldatu

Inork filma guztien arteko harremanak daudela ezeztatzen ez badu ere, teoria hau eztabaidatua izan da oso, eta kritikak inguratuta dago. Nahiz eta fan-base indartsua egon den, eta Pixar-eko zenbaitek dibertigarria deritzoten arren[23], askok ezeztatu dute teoria "zoroa" edo "tontoa"[24] dela esanez; are gehiago, Pixar-eko zenbait zuzendari eta animatzailek ere ezezko sendoak eman dituzte publikoki[2]. Badaude hainbat artikulu eta bideo Pixar teoriaren planteamendua zalantzan jartzen[25][26] edo zuzenki desarmatu egiten dutenak. Alde batetik, interneten asko hitz egin da teoriaren alde[27][28][12][29], eta Pixar estudioetako kideak jakitun dira; izan ere, batzuek beraien iritziak eman dituzte. Alde batetik, teoria dibestigarria eta interesgarria ere dela esaten dutenak daude[23]. Bestetik, teoria guztiz deuseztatu dutenak ere, 2015eko D23 panelean[3] edo Jay Ward-ek grabatutako bideo batean[2], besteak beste. Horrez gain, Bobsheaux youtuberrak[30] ere hainbat argudio eskaini zituen teoriaren aurka. Hauek dira arrazoi horietako batzuk:

  • Teoriak esaten du animaliek inteligentzia garatu dutela Brave-eko sorginak egindako magiari esker, baina filman beran ikus daiteke sorginak pertsonak animali bihurtzen dituenean eta denboraren poderioz, animali horiek pertsona gaitasunak galtzen dituztela eta pixkanaka "animaliago" bilakatzen direla.
  • Inside Out kronologiaren barruan sartzeko forma zakarra da; izan ere, Riley Finding Dory-n agertzen da (Disney-k berak konfirmatutakoa), beraz Finding Dory eta Inside out momentu berean gertatu behar lirateke, eta kronologiak ez du betetzen.
  • Arratoi inteligenteen existentzia Skinner sukaldariak argitara ekartzea da Up-eko Charles Muntzek txakurrak ulertzeko lepokoak sortzeko arrazoia. Baina Muntz 30eko hamarkadatik egon da galduta Hego Amerikako oihanean, eta Ratatouille XXI. mendean gertatzen da.
  • Brave-eko sorginaren magia suposatzen da objektu eta makinei bizitza eta autonomia ematen dizkiena dela, baina The Incredibles filma Syndrome gaiztoak zientzia erabiltzen du bere Omnidroid robota sortzeko, eta ez magia, eta robotak programa bat jarraitzen du, ez du benetako autonomiarik.
  • Makinek izatez gizakiak gorrotatzen dituela kontraesanean jausten da jostailuek izatez gizakiak maite dituztelako. Gainera, WALL-En ikusten zaio WALL-Eri zenbait gizakirekin adiskidetzen.
  • Cars gertatzen da gizakiek Lurra utzi dutenean poluzioa dela eta, baina Cars-en argi ikusten da natura eta zeruak garbi daudela, eta ez WALL-En ikusten den zabor dena.
  • Monsters, Inc.-en denboran zehar bidaiatzen badute, ez lukete beharko gaua edo eguna den adierazten duen mapa, lantegian dutena. Gainera, ume bat beldurrik ez daukanean, bere atea hausten dute ez duelako balio, eta benetan denboran zehar bidaiatzen badute, hori ez litzateke beharrezkoa, beti bidaiatu ahal luketelako momentu berera, zeinetan haurra oraindik beldurra duen.
  • Teoriaren arabera, Boo obsesionatuta dago Sulley aurkitzearekin, baina Monsters, Inc.-en amaieran ikusten da nola Mike-ek Boo-ren atea berreraikitzen duen eta Sulley-k Boo bisitatzen duen maiz. Gainera, Boo denboran zehar bidaiatuz easter egg-ak uzten baditu, Monsters, Inc. eta Monsters University-n easter egg-ak utzi dituenean, zergatik ez du Sulley aurkitzen?

Hala eta guzti ere, Jon Negronik bere webguneko komentarioetan onartu du jakitun dela kontraesan hauetaz, esanez bere azkenengo erabakia dela "easter egg-ak easter egg-ak baino ez direla eta ez dutela bat egiten teoriarekin".

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Davis, Erik. «What Pixar Thinks of "The Pixar Theory" That Suggests All of Its Movies Share the Same Universe | Movie News» Movies.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  2. a b c (Ingelesez) Torchinsky, Jason. «Pixar's Jay Ward Responds To The Unified Pixar Movie Theory» Jalopnik (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  3. a b (Ingelesez) Disney, Oh My. (2015-08-16). «10 Things We Learned from the Pixar Secrets Revealed Panel» Oh My Disney (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  4. a b (Ingelesez) Negroni, Jon. «The Pixar Theory: Every Character Lives in the Same Universe» Mashable (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  5. (Ingelesez) «Pixar's one-world theory: All the movies are connected» NBC News (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  6. (Ingelesez) Althouse, Spencer. «This Theory On Pixar Movies Will Blow Your Mind» BuzzFeed (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  7. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la teoría Pixar?» MuyInteresante.es 2016-06-24 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  8. (Gaztelaniaz) admin. (2013-09-30). «La teoría unificada de Pixar» CINEMANÍA (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  9. Cracked. (2012-09-05). Why Pixar Movies Are All Secretly About the Apocalypse | After Hours. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  10. (Ingelesez) «Jon Negroni - Books, Reviews, Theories» Jon Negroni (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  11. «The Pixar Theory» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  12. a b c Fandom Entertainment. (2017-08-12). This ONE Character Unites ALL Pixar - The Pixar Theory UPDATED!. (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  13. a b (Ingelesez) Negroni, Jon. (2013-07-11). «The Pixar Theory - Every Pixar Movie Is Connected» Jon Negroni (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  14. (Ingelesez) Negroni, Jon. (2015-06-25). «The Pixar Theory: How 'Inside Out' Fits In The Pixar Universe» Jon Negroni (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  15. (Ingelesez) Negroni, Jon. (2015-12-03). «The Pixar Theory: How The Good Dinosaur Fits In Pixar's Universe» Jon Negroni (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  16. (Ingelesez) Negroni, Jon. (2016-06-17). «The Pixar Theory: How 'Finding Dory' Fits In The Pixar Universe» Jon Negroni (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  17. (Ingelesez) Negroni, Jon. (2017-06-08). «Why There Are No Humans In Pixar's 'Cars'» Jon Negroni (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  18. (Ingelesez) «Pixar Animation Studios» Pixar Animation Studios (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  19. (Ingelesez) Negroni, Jon. (2013-07-15). «The Pixar Theory Timeline - Every Pixar Movie Is Connected» Jon Negroni (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  20. ScreenCrush. (2018-11-30). Every Pixar Easter Egg Ever in 20 Minutes. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  21. Pixart2319. (2018-12-01). Monsters, Inc. - History of Monster World. (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  22. (Gaztelaniaz) Huevo de pascua (virtual). 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  23. a b (Ingelesez) Davis, Erik. «What Pixar Thinks of "The Pixar Theory" That Suggests All of Its Movies Share the Same Universe | Movie News» Movies.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  24. (Ingelesez) themancalledscott, Author. (2015-07-25). «Why “The Pixar Theory” is Really, Really Stupid» Wizard Dojo (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  25. (Ingelesez) Negroni, Jon. (2017-08-02). «Snarcasm: It's Time For A New Pixar Theory, Sort Of» Jon Negroni (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  26. Screen Rant. (2018-12-03). The Pixar Theory: Is It Real Or Just Fan Fiction?. (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  27. SuperCarlinBrothers. (2018-10-30). The COMPLETE Pixar Theory. (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  28. Bloop Animation. (2014-09-22). The Pixar Theory. (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  29. CBR. (2018-09-10). The Pixar Theory Explained: How All The Animated Movies Are Related (Disney). (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  30. Bobsheaux. (2015-06-11). The Pixar Theory - DEBUNKED!. (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).

Kanpo estekak aldatu