Pingu, Antonio Lupatelli ilustratzaile italiarrak, Tony Wolf[1] bezala ezagutuak, sortutako pertsonaia da. 80ko hamarkadaren amaieran eta 90eko hasieran sortu zuen pertsonaia hau, bere arreba txikia Pinga eta bestelako pertsonaiekin batera, ilustrazio moduan.

Urte batzuk beranduago, Silvio Mazzola idazleak eta Otmar Gutmann[2] zuzendari eta animatzaileak marrazki bizidunetako telesail suitzar-britaniarra sortu zuten Pingu pertsonaian oinarrituta.

Telesailak Hegoburuan bizi den pinguino familia baten bizitza kontatzen du, Pingu izeneko seme helduena eta Robbie itsas-txakurraren eskutik. Halaber, badaude zenbait kapitulu zeinetan Pinguren ama, aita, Pinga arreba txikia edo bestelako bigarren mailako pertsonaiak agertzen diren.


Elkarrizketak hizkera ulertezin batean (pinguino hizkuntza edo pinguish) gauzatzea da telesail honen arrakastaren arrazoi eta ezaugarrietako bat.

Gaur egun, EITB Hiru3[3]-n euskaraz ematen dute.

ErreferentziakAldatu

  1. «Muere Tony Wolf, creador de ‘Pingu’» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
  2. (Ingelesez) Otmar Gutmann. 2018-09-07 (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
  3. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Marrazki bizidunak online | EiTB Marrazki bizidunak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).

Kanpo estekakAldatu