Piluka Aranguren abeslaria da. Bolero eta rantxerak nagusiki abesten ditu, eta Amparanoiarekin eta Tonino Carotonerekin kantatu du, besteak beste. Irungo eta baita Madrilgo eszena musikalean ere parte hartu du.

Hasiera

aldatu

Iruñean jaiotakoa, 1988. urtean musikan aritzeari ekin zion, Mal Temple izeneko R&B taldearen baitan. Bertan, blues abeslari gisa trebatu zen. Bi urte geroago, 1990an, Sonora Candela taldean sartu zen, Donostian famatua zen saltsa orkestra batean.

Napar-mex estiloa

aldatu

Garai hartan, 1990eko hamarkadan, Kojon Prieto y los Huajolotes taldea sortu zen. Haien musika estiloa Napar-Mex zen; hau da, rantxerak eta corrido mexikarrak punkarekin nahastuta, eta une politiko eta sozialarekin konprometitutako letrekin. Pilukak hasiera-hasieratik 1996an desagertu zen arte parte hartu zuen taldean. Ordurako, “Pilu la Tremenda” deitzen zioten, bere tamainagatik eta ahalmen handia baitzuen. Taldearekin, 3 disko grabatu zituen: Agárrense que llegan los Reyes del Napar-Mex (1993), Síganle compadres (1994) eta Salud Cabrones (1995).

Mestizajea

aldatu

1996an, Madrilera joatea erabaki zuen eta, iritsi zenean, beste mugimendu musikal baten jaiotzea bizi izan zuen: Mestizajea. Amparanoia taldearekin mugimendu horretan hartu zuen parte, bere lehen lau urteetan eta bi diskoetan: El poder de Machín 1997an eta Feria Furiosa 1999an. Garai hartan “Piluka Terremoto” bezala ezagutu zuten.

Tonino Carotonerekin

aldatu

2000. urtean, Tonino Carotonek fitxatu zuen bere taldean parte hartzeko. Ordutik gaur egun arte, Toninori lagundu dio bere ibilbide musikal osoan. Bere lau diskotan ere kolaboratu zuen: Mondo Difficile 2000an, Senza Retorno 2003an, Ciao Mortalli 2008an eta Etiliko Romantiko 2023an. Formazio horretan, 50. eta 70. hamarkaden arteko italiar musikan sakontzen du, eta mundu erdian zehar bira handiak egiten ditu.

Bakarlari karrera

aldatu

2013an, bakar-bakarrik abesteari ekin zion, boleroak, rantxerak eta tangoak, interpretazio pertsonalarekin eta naturalarekin. Ez hori bakarrik, gizonek soilik abestu izan dituzten klasikoak feminizatzen ditu. 2019an El diablo en el cuerpo izena duen disko bat grabatu zuen Sus Internacionales del Boleroekin, bere oraingo taldekideekin.

Gaurkotasuna

aldatu

Gaurkotasunari dagokionez, 2000. urtetik eta gaur egun oraindik, Lavapiesen lokal bat kudeatzen du beste bi emakumerekin batera – Elena Ros eta Mamen Fuertes –: Bodegas Lo Máximo. Han bolero eta rantxeren kontzertuak ematen ditu aldizka.

Diskografia

aldatu
  • Agárrense que llegan los Reyes del Napar-Mex (GOR, 1993)
  • Síganle compadres (GOR, 1994)
  • Salud Cabrones (GOR, 1995)
  • El poder de Machín (FaceDown, 1997)
  • Feria Furiosa (earMUSIC, 1999)
  • Mondo Dificile (Virgin Records España, 2000)
  • Senza Retorno (Virgin Records EMI, 2003)
  • Ciao Mortalli (El Volcán Músika, 2008)
  • Etiliko Romantiko (Maninalto! Records, 2023)

Bakarrik

aldatu
  • El diablo en el cuerpo (2019)

Kanpo estekak

aldatu

https://pilukaranguren.wixsite.com/misitio/nosotros