Pil-pil saltsa bakailaoa pil-pil eran prestatzen dugunean lortzen dugun saltsa ligatuari deitzen zaio. Saltsa hau bakailao, olioa, baratxuri eta pipermin zaporea duen olio birjin ligatua dela esan dezakegu. Bakailaoa pil-pilpilean prestatu behar da saltsa hau lortzeko, hala era beste arrai mota batzurekin ere prestatu daiteke. Beste saltsa batzuk prestatzeko ere erabil liteke.

Bakailaoa pil-pil saltsan
Oliba olio birjina+baratxuria+pipermina+bakailaoa+konfitatu+epelean ligatu

Pil-pil saltsa burutzeko aholkuak aldatu

  • Olioa ligatzeko edo emultsionatzeko beti sutatik kanpo egin beharko da.
  • Kazola mugitzen dugunean, bakailaoa ez puskatzeko azala beti gorantz jarri.
  • Gutxiago puska dadin, kazolatik atera eta saltsa bere horretan metalezko iragazki lodi batekin bakarrik liga dezakegu.
  • Saltsak ligatzeko nahitaezkoa likido kopuru bat. Olioa ligatzen hasteko jarri kazola azpian ur tanta batzuk.

Pil-pil saltsaren erabilera aldatu

Normalean bakailaoarekin, bakailao kokotxarekin edo gelatina ugari duen beste arrai bat erabiliz egin daiteke saltsa hau,

Saltsa lortu ondoren zabalduta dago beste osagai batzuekin nahasi eta erabiltzea, gehienetan arrain edo ozpin olioa egiteko, baita barazkiekin ere.

Pil-pil saltsatik eratorritako beste saltsak aldatu

Pil-Pil ozpin-olioa.

Kanpo estekak aldatu